Lanetik atera eta kafetxoa hartzeko asti doiaz heldu zaigu Ahoztar. Master-Sillako lan horretan hamaika gauza ikas dezake batek, beste edozeinetan legez, zur ibili ezkero, eta hala dabil bera, bai horixe! Ikerketa-kazetari gisa betean zebilen garaiko kontu batzuk ere izan ditugu mintzagai, baina gai horri beste saio baten tajuz heltzea hobetsi […]
Eguna: 2010-05-06
Beste askotan legez, bigarren ordurako saio monografikoa prestatu digu Pedro Elias Igartuak, Soinugelaren gidariak, eta The Small Faces talde mitikoaren musika gogoratzen jardun dugu. Eta bertako kantaria izan zenez gero, Rod Stewarten disko onenetan ere galditu da apur batez. Lehen orduan era askotako musikak entzunditugu, era askotakoak eta askorenak; hauexenak, […]
Horixe egin berri du LAB sindikatuak. Honen ustez, aste hauetan adostekotan omen dago Eusko Jaurlaritza bere EITBko Zuzendari Nagusiarekin EAEko herritarrak “hezteko” plan berria. Jon Otegik, LABeko EITBko ordezkariak azaldu duenez, aurreko gobernuarekin ematen zen arazoa larritu egin da nabarmen: Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala, esaterako, baztertuta dago ia. Jonek […]
Koldo Zelestino “Kurkuluxetan” elkarteko kidea izan dugu gurekin; datorren astetik aurrera K.Antzokian abian egongo den X. Haur Antzerki Topaketen helburuak, egitasmoa, ilusioak… kontatu dizkigu, ate ederrak irekiz mundu partehartzaile, sortzaile eta magiko horretan murgilduz. Zazpi egunetan zehar 15 eskola/ ikastoletako 500 gaztetik gora protagonista bilakatuko dira K. Antzokiko arratsaldetan. Solasaldi […]
Xabier Aierdiren zuzendaritzapean, duela hile gutxi EHUko irakasle batzuek eta soziologo batzuek ikerketa sakona egin zuten. Hasteko etxerik gabekoen hainbat datu: profila, adina, sexua, egoera ekonomikoa, jatorria, harremanak familiarekin, arazoak justiziarekin… Bi inkesta luze egin ondoren, aipatu taldeak datuak kontrastatu, aztertu eta ondorioak atera zituen. Gomendio batzuk ere badituzte, Gorka […]
