Gaurko saioan poesia izan da nagusi, Itxaro Borda eta Pier Paul Berzaitz arriaga antzokian eman behar zuten ererezitaldiaren entseiuan murgildu eta poesiaz eta musikaz mintzatu gara. Biziaz, munduaz, Bilboz, iparraldez… solasaldiaz gain Pier Paulen musikaz gozatu dugu. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.
Eguna: 2010-05-10
Ihes Ederra liburuaren egileak, sortzaileak hurbildu dira Bilbo Hiria irratiko estudiora. Joanes Apaolaza sortu zuten egileak, Luther Blisset euskaldun bat, Baionatik Gasteizera edo Iruñeatik Bilbora joan etorrian dabilen grafitilari bat, ekintzaile bat, artista edo sortzaile bat. Kritikoa eta irudimen handikoa. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
2003 urtean gertatu zen Barakaldoko Retuerto auzoan: Plastificadoras de Lutxana enpresak sekulako isurketa egin zuen Retuerton eta horren ondorioz jende asko artatu behar izan zuten. Zazpi urte beranduago, enpresa horren bi arduradun epaituko dituzte. Bidean gauza asko geratu dira (salaketak, beste batzuen erantzukizuna…) eta ikusteko dago zer gerta daitekeen epaiketan, […]
Iñaki Barcena, EHUko irakasle eta Ekologistak Martxaneko kidea izan dugu solaskide.Errigoitin abian jarri nahi duten Biomasa Zentral Termikoaren gora- beherak aipatu dizkigu solasaldiaren hasieran, eta ondoren asturuan Madrilen egingo den Europa- Latinoamerika Goi-bileraren harira ,Bilbon astean zehar egingo den jardunaldi zikloa aipatu digu: Banco de España Kaleko lokaletan, Brasil, Argentina […]
