Gaurko piperpolisen Doctor deseoren ‘Deseo, cartografia imposible’ lana entzun eta arakatu dugu Josirekin batera. Saioa Eduardo Galeanoren Hitz ibiltariekin hasi eta doctor deseoren desioen munduan bidaiatu dugu, taldearen ibilbidea, musikaren eraldaketa…ohi bezala zirikatzaile datoz. Ordu beteko bidaia egin dugu., hitza izan bada nagusi musika izan da gai nagusia. Saio deskargatzeko […]
Eguna: 2010-05-17
Delorean taldeak Subiza diskoa plazaratu berri du, eta aspaldi honetan nazioartean jo eta bira dabiltza, batetik bestera. Ekhi Lopetegi, abeslari eta baxujolea gure artean izan da. Kantuen sorkuntza eta grabaketa prozesua, disko hau, taldearen ibilbidea, hurrengo proiektuak eta beste xehetasun batzuk kontatu dizkigu zarauztarrak. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Hilaren 18an frantziar estatuko, Italiako eta Euskal Herriko AHTren aurka diharduten taldeak Europako Legebiltzarrean izango dute hitzordua, pasa den urtarrilean Hendaian adostutako ituna ezagutarazteko. Horrekin batera, AHTri buruzko egoera eta bestelako informazioak eman dizkigu Bea Arana AHT Gelditu! Elkarlana plataformako kideak. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Iosu Larrinaga EHUko irakaslearekin izan gara. Mundu mailan bizi dugun krisi ekonomikoak gure artean duen zenbait eragin aztertu ditu. Krisiaren sorburua, bilakaera eta egungo egoera… Epe ertainera eta luzera dauden perspektibak ere kontuan izan ditu Iosu lagunak. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
