Gaur, literatura&musika; euskal literatura zein musikan mugarri izan diren batzuk ( ez denak, noski) batu ditugu; hala nola, Oskorri eta Gabriel Aresti, Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin, Hertzainak eta Itxaro Borda, Benito Lertxundi eta Joxan Artze… Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Eguna: 2010-05-19
Anja Garbarek norvegiarraren musika konplexuak emango digu abiapuntua gaurko saiorako, bertan musika konplexua egiten duten zenbait talde aurkeztuko baititugu, hala nola, Birdlips edo Field Music. Gelditu gurekin eta ondo pasatu Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Hilaren hasieran Bartzelonako FIRAn burutu dutena. Sariak, tendentziak, ekitaldi osagarriak, Moebius eta gehiago komentatu du Jon Iñaki Artetxe komiki adituak. Aurten ehun mila bat lagun pasa dira komikiaren Meca horretatik eta EAE izan da gonbidatua: Jon Iñakiren ustez, izen batzuk falta ziren. Dena den, gustora itzuli dira etxera lau egunetan […]
Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak sektore publikoan deitu duena. Zapateroren azken neurriek, murrizketa asko eta arlo desberdinetan ekartzeaz gain, sektore publikoko desmantelamentua eta pribatizazioa egiteko bidea irekitzen dute Izaskun Garikano ELA sindikatuko Zerbitzu Publikoetako arduradunaren ustez. Krisia gainditzeko zerbitzu publikoak sendotu eta garatu behar dituztela eta horrekin batera fiskaltasuna behar […]
