Gaur piperpolisen Albokakren doinuak izan dira nagusi, Albokak 2.1 Bizialdi berria Upgrade disko liburua ezagutu dugu Ibon Koteronekin batera. Alboka motak eta baliabideak ikertu ditu bertan. Ikerketaz gain diskoan hezortzi kantu grabatu dituzte, jatorri, estilo eta garai askotarikoak. Batzuk euskal tradizioko piezak, beste batzuk munduko folkloretik hartutakoak. Saioa deskargatzeko klikatu […]
Eguna: 2010-05-31
G. Aresti euskaltegiko partaide den Isa Isazelaiak euskaltegiaren egitasmo berriak azaldu dizkigu: ostiraleko ikasleen festa, ekainean zehar sagardotegira txangoak, ikastaro trinko berriak ekainean barna, “Hiri- Mendi” barnetegia, udarako zenbait plan eta egitasmo… Ez dago ez aspertzerik euskararen munduan murgilduz gero! Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
“Mila irakurle eta hamaika gehiago” lelopean ekainaren 4, 5 eta 6an Larrabetzun egingo dutena, Literatura Eskolak eta Larrabetzuko herriak antolatuta. Bigarren edizio honetako helburua euskal literaturaren irakurzaletasuna bultzatzea da, Patxi Gaztelumendi Irratia.comeko kideak azaldu digunez. Egun horietan, liburuen aurkezpenak, bertso-trama literarioa, kontzertuak, antzerkia, mahai-inguruak eta Azoka izango dira, Literaturiatxuak (umeei […]
Maiatzari dagokiona. Elkarrizketa nagusia Kanala Auzo Elkarteko Txus Uretari egin diote eta Erreportai nagusia, aldiz, Berbaizu euskara elkarteari, aldizkariaren argitaratzaileari alegia. Horietaz gain, besteak beste, Deustuko Historia, Inkesta eta Gurera etorriak atal klasikoak, etabi aipamen kultur arloan, musikan eta pinturan, Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak kontatu duenez. Elkarrizketa hau deskargatzeko […]
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin egon gara; krisi ekonomiko eta finantzieroak zenbait egitasmo estrategikoetan izaten ari den eraginez mintzatu zaigu eta zehazki AHTren kasoa aztertu du. Halaber, erresistentziarako gogo eta ekimen zenbait aipatu, eta gogoratu AHTren aurkako nanifa nazionala egingo dela Bilbon, ekainaren 19an. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
