Joan den astean Cajun musikari buruzko monografikoa emanez zabaldutako bideari jarraituz, asteon saio aparta prestatu digu Pedro Elias Igartuak zydeco musikaz. Kanta ugari entzuteaz batera, musika mota honen jatorria, beste zenbait generorekiko berdintasunak eta ezberdintasunak aipatu dizkigu eta abeslari eta sortzaile ospetsuenen emaitzak ezagutzeko egokiera eduki dugu, besteak beste, zydeco […]

Aste honetako ostegunean, Donostian eta espainiar estatuko hainbat hiritan, Atzerritarrak Barneratzeko Zentroen inguruko eskaera egin zieten estatuko delegatuei, hauek Espainiako Barne Ministerioaren agintari gorenei helarazteko. Gakoa honako hau da: Atzerritartasun Lege Organikoaren azken aldaketa onartu zenetikurte ta erdi pasa da eta oraindik ez da argitaratu Zentro horien funtzionamendua arautuko duen […]

Gaurkoan, maiatzaren 22ko hauteskundetatik sortutakoa aztertu du Xabier Aierdik. Argazki berri eta errealagoa atera da hauteskunde horietatik eta azpimarratzekoa da, Xabierren ustez, Bilduren emaitzak. Horiekin batera, Hego Euskal Herriko politikan mahai bat dago lau hankarekin (EAJ, Bildu, PS eta PP-UPN). Eta hemendik aurrera, udaletxetan zein Batzar Nagusietan (Nafarroako Legebiltzarrean ere) […]

1920-06-20an Urepeleko artzaina sortu zen eta horren aitzakian burutu du gaurko programa Jabi lankideak. Xalbadorren inguruko kontuak, bere bizitza, bertsogintza, sinismenak, txapelketak… Artean, Xalbadorren zenbait bertso entzuteko aukera ere bada gaurko emanalditxoan: Kenediri jarritakoak, Mattinekin batera kantuan, 67ko Donostiako “txistualdia”… DESKARGATU HEMEN !!!!