Erritmoz beterik etorri gara aste honetako azken piperpolisera. Udan euskal herrian izango diren jaialdi batzuk izan ditugu hizpide. Kurtsoan apaletan pilatutako disko berri eta gogokoak entzun ditugu. Urtaroko azken saioaz beste behi gozatu egin dugu. Hilabete pare batean piper egingo dugu baina uda bueltan indartsu bueltatuko gara uhinetara Piperpolistarrak, Ibon, […]

Kresala (alde zaharra, Bilbao): denda. Eta bilgune interesgarria ere bai. Han egin genuen Keparekin topo, aspalditxoan ikusi barik. 3 urte eta erdiz izan dela Valentziako Zen tenplu batean,… “irratira behar dok!”, eta baietza. Eta han izan gara berbaz: irrikengandik askatzea, gogoaren moldeen erreaktibitateetatik eta patroi emozionaleetatik askatzea; sufrimenduaren jatorria eta […]

Iu-tsun espia, alemanentzako lanean. Haren atzetik, agente britainiar bat: Richard Madden. Iu-tsunek misio bat bete behar du Maddenek bera harrapatu baino lehen. Horretarako, Iu-tsunek Stephen Albert izeneko gizona aurkitu behar du lehenbailehen. Halabeharraren joko batez, bide horretan Iu-tsunek topo egingo du bere birraitonak utzitako misterioarekin… SAIOA DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN.

Asteburu honetan burutu dutena 1.937ko bonbardaketak, fusilamenduak eta gehiago gogorazteko. Larrabetzuko hainbat tokitan grabatu dute baita bost belanauldiren herriko jendea elkarrizketatu ere. Larrabetzun eta Bizkaiko hainbat herritan grabatu nahi dute dokumental hori memoria historikoa lantzeko asmoarekin, Patxi Gaztelumendi Bilbo Hiria Irratiko kolaboratzaileak kontatu digunez. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!

Gaur goizean hasi dira Eibarren UEUko 39. Udako Ikastaroak, “Udako Ikastaroak Murgildu !!” lelopean. Zehatz-mehatz  hiru ikastaro hasi dira gaur: “Ipuinen funtzio pedagogikoa”, “Proiektuak eraikitzen” eta “3D grafikoak Blender erabiliz”, Iciar Irati Ikastaro horien arduradunak azaldu digunez. Datorren astean Baionan izango dira eta, Eibarren berriro eta Iruñean geroago azken bi […]

Iñaki Barzenarekin egon gara. EHUren Udako Ikastaroan barruan, “Irudiak desazkunderako: internet, zinea…” izeneko ikastaroaren berezitasunak aipatu dizkigu. Partehartzaile ugari eta sektore zein leku ezberdinetakoak izan dira ekainaren 23 eta 24a Bilbon burutu diren jardunaldietan; bertan kontatu eta ikusi zenbait esperientzien berri entzungai dituzu gure emanaldi honetan. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!