Ondarroako “Radixu”ko kide Leire Egiguren izan dugu gurekin. Duela 15 bat urte “Bolo-Bolo” herri aldizkariaren alde hasi ziren Zapatu Azule festa egiten: egonkortu den jai egunean milaka lagunek hartzen dute parte; egunak berezitasun ugari ditu: Tolosa eta Ondarroa artean egiten den Dinamartxa edota Kamiseta Azoka, besteak beste. Larunbata honetan, Ondarroan. […]
Eguna: 2011-06-29
Atzo asteartean hasi zen aipatu ikastaroa bihar bukatzeko UEUko Udako Ikastaroetan Eibarren. Nola garatu ideia bat?, Hezkuntzan nola indartu sormena? eta holako galderei erantzun die Itziar Garzia Urbieta ikastaro horren irakasle eta Pink Gorilak ekimenaren sortzaileak. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org atarian. DESKARGATU HEMEN!!!!
Udan gehiago edo errazago ligatzen al da? Galdera horretatik abiatuta Igor Erauzkin sexologoak hainbat ñabardura kontatu digu: hasteko ligatzea zer den, jarraitzeko tenperaturen eta eguzkiaren eragina, errespetua beti erabili behar dugula (ezetz ezetz dela) esan digu, eta finean afera gauzatzeko hurbildu, ezagutu eta gero gerokoak. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
