2.282. zenbakia da aste honi dagokiona eta azalean “Emakumeak arraunean: kontsolazio txandan oraingoz”. Asteko pertsonaia María Jesús Torre elbetearra da; Erdiko Kaieran, aldiz, Liburu-dendak jorratu dituzte. Termometroan Javier Olaberri ingeniariari egin diote elkarrizketa eta Net Hurbil atalean Fukushimako istripu nuklearra izan dute hizpide. Bukatzeko, Larrun gehigarrian Alfonso del Val ingurumenean […]

Kontu ezberdinak ekarri dizkigu gaurkoan Jabi lankideak. Alde batetik, Agurainen jokatu berri izan den Eskolarteko txapelketaren  finala; bestetik Egaña erregeak eta “Lipus” bufoiak Donostiako Doka K. Antzokian egin saioaren zenbait pasarte, edota Ereñozun duela 15 bat egun Unai Iturriagak eta Beñat Gaztelumendik kantatutakoak. Agendarik ere ez da falta. DESKARGEU HEMEN!!!!

Cabisa SA enpresak eraikina eraitsi nahi du, etxebizitzak eraikitzeko eta ematen du oraingo mehatxua oso erreala dela. 13 urte daramatzate Errekaldeko Kukutzan hainbat ekitaldi, tailler, kontzertu etab. gauzatzen: aste honetan bertan prentsaurrekoa egin dute Gaztetxekoek eta horretan Auzo Elkarte baten eta gurasoen laguntza izan dute. Datorren ostegunean, hilaren 30ean, manifestazioa […]