Asteburu honetan Larrabetzun Literaturiaren hirugarren edizioa ospatu da. Bertan liburu azoka, literatur mahai inguruak, liburu berrien aurkezpenak, antzerkia, musika, bertsoak, manifestuak, giro aparta eta literaturaz zipriztundutako hitzak eta barreak izan ziren. Piperpolistarrak bertan izan ginen. Izugarri gozatzeaz gain, grabagailua eraman eta zenbait ahots jaso genituen zuentzat. Piperpolisen jasotako Literaturia entzun […]
Eguna: 2011-06-06
Gaurko “Bide gorritik” saioan asteburu honetan Larrabetzun izandako Literaturia kontatu digu Patxi Gaztelumendi irrati honetako kolaboratzaileak. Ostiralean hasi eta igandera bitartean euskarazko literatura jaun ta jabe izan da Txoriherriko herri horretan, herriko jendeak antolatuta. Literatura eta gehiago, musika, bertso-trama, herri bazkaria eta gehiago izan direlako. Hirugarrenez burutu dute Literaturia jaialdia […]
Ekainari dagokiona eta azalean Amikuze, Nafarroa Beherea ezezaguna agertzen zaigu: honi dedikatu diote erreportaje nagusia. Euskara bidaide atalean Ezkabarteko euskara jorratu dute eta Jakin guran Katamotza Euskal Herrian. Marea errotak ere izan dituzte hizpide: uztailekoak, aldiz, Naturari eskainiko diote Hektor Ortega Nora aldizkariko erredaktore-buruak kontatu digunez. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!
Bai, sentzu zabal batean, horretaz mintzatu zaigu Iñaki Barzena EHUko eta Ekologistak Martxan-eko kidea. Euskal Herrietan (mendebaleko estatuetan gisara) krisi bikoitza dugu:ekologikoa eta demokraziarena eta horiei aurre egiteko tresnarik egokiena demokrazia partehartzailea dela esan digu Iñakik. Halaber, azken hauteskundeek afera guzti honetan izan dezaketen eraginaz ere mintzatu zaigu Barzena laguna. […]
Barakaldoko urtegi horretan lindanoa aurkitu zuten duela bi urte: orduan, Ezpitsua elkarteak hainbat galdera eta azalpen eskatu zizkion Udalari, baina gaur arte Tontxu Rodriguezek zuzentzen duenak ez du inolako erantzunik eman. Eta orain, udal berria osatzeko egun gutxi falta direla, Udalak Oiolako urtegiko ura ur-sareari lotuko diotela adierazi dute: alarma, […]
