Atzo hasi eta bihar arte iraungo du UEUko ikastaro horrek, Eibarren. Gure gizartean ipuinak beti erabili ditugu balioak transmititzeko eta haurrekin harremanak izateko, baina benetan ulertzen al dugu ipuinen mezua? Oihane Ugarteburu ikastaro horren irakaslearen ustez ez dugu ondo ulertu eta horretaz ere arituko dira egun hauetan. Honen inguruko informazio […]
Eguna: 2011-06-28
Egun seinalatua da gaurkoa gure egutegian: Gay, Lesbo, Trans eta Bisexualen Harrotasun eguna hain zuzen, eta munduan zehar ospatuko dute. Azken urteetan, gai honi dagokionez, lorpen nagusia normaltasunerantz abiatzea izan da Imanol Alvarez EHGAMeko kidearen ustez, nahiz eta gure gizartean “puritanismoa” birsortu. Gaur manifestazioa egingo dute Bilbon ere, arratsaldeko 19:30etan […]
ENHEko kide Unai Aranguenarekin izan gara eta ugaltzen ari diren Azoka Ekologikoez mintzatu zaigu: produktuak, ekoizpen sistemak, helburuak… Honen inguruan hurrengo zitak ere aipatu dizkigu: larunbata hontan Errekalden, uztailaren 4an Elorrion eta 16an Busturian. On dagigula! DESKARGATU HEMEN !!!!
