…miscelanea!  Udaberria datorrenian, kanta berriak! Azken aste eta egunotako lan berriak 93. atalean; Gontzal Mendibilen “Neure txiki polita” ekainaren 7an izango da kalean, Sirokaren “Karosi” CD-liburu ederra ipuinez lagundua, Lapurdiko Xutik taldearen lehen lana, Markos Untzetaren “Mississippi”,Basakiren heavy metala, “Egunero hasten da”, Zea Mays(argazkian), Estankona… bota atxurre! arg:zea mays(plateruena) TA […]

Soinugelara bertara etorri zaigu Borja Estankona musikari gaztea bakarka atera duen lehenbiziko diskoaz jardutera. Benetan atsegina izan da, bere azalpenen bidez, disko bat nola sortzen duen eta zer hartzen duen kontuan eta zer ez  artistak, disko bat prestatzeko orduan. Eta galdera eta erantzunen artean, diskoa apurka-apurka aletzeko aukera izan dugu.  […]

Maiatzari dagokiona eta azalean Miren Jaio arte kritikaria: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajea Santutxuko Lakomi gaztetxeari dedikatu diote eta historia atalean “Begoña eta kantu karlistak” jorratu dute. Horietaz gain Santutxu aldizkaria, Uribarri auzolanean, Solte taldea edo Txabi Gutierrezen argazkiak komentatu ditu Lur Mallea Berton aldizkariko zuzendariak. Eta Inkesta, jakina. […]

Mikel Urbeltz K. Antzokiko kudeatzailea izan dugu gurekin. Ekainean barna entzun, ikusi eta dastatuko dugunaren aurrerapena ekarri digu: ACtren bitartez nazioarteko dantza eta antzerkia; Britania Handiko, Galizia edo Txileko musika talde zein kantariak; hitzaldi eta mahai inguruak; Antzezlan ugari eta anitzak; jai ezberdinak, ospakizun eta festak… Ekainean ere bada zer […]