Pasa den astean hil zen giza eskubideekin konpromiso handia erakutsi duen gizona. Eta bi liburu utzi ditu azken bolada honetan, “Haserretu zaitezte” eta “Konprometitu zaitezte”, biak euskarara itzulita, Patxi Gaztelumendik gogorarazi digunez. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-03-04
Azken bolada honetan nonahi entzuten (eta pairatzen) duguna. Hauen aurrean, hainbat sektore ari dira mobilizatzen, eta mobilizazio gehiago iragarrita daude. Lehen ez genbiltzan ondo, baina orain txarrago, Josu Larrinagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aurten ere Martxoak 8, datorren ostiralean, ospatuko dute Barakaldon. Betiko moduan Argitan elkarteak elkarretaratzea egingo du; eta aurten, Iretargi taldeak (emakume gazteena) gauza bera egingo du, Gotzon Hermosillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Wert erreforma, Igor Ijurra, Hnaa Edward, Iñaki Segurola, Korrika 18 eta, Frantzia eta energia atomikoa izan dira Mikel Asurmendi kazetariak komentatutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Duela urtebete zerutik gertu zebilen, orain, aldiz, infernua dauka gertuago: zer gertatu da?, nola dabil Athleticen modeloa?, edo euskal demografiak lehen mailan 3 talde izateko ematen al du? Galdera horiei eta gehiagori erantzun dio Xabier Aierdik. DESKARGATU HEMEN
Gaur hasiko da Laburbira, film laburren zirkuitua Erandion, Topaguneak eta hainbat euskal taldek antolatuta. Hilaren 29a bitartean 8 film 20 herritan izango dira ikusgai, besteak beste Sondikan, Barakaldon edo Bilbon, Amaia Alberdik kontatu duenez. DESKARGATU HEMEN
