Agurtzane Rementeriak eta Erlantz Ibargurengoitiak Arabako Bertsolari Txapelketaren finala eta Nafarroakoaren final-aurreak komentatu dituzte. Horietaz gain, berriak, agenda eta proposamena. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-03-14
Bilboko emakumeak aspalditik dabiltza etxetik kanpo lanean, nahiz eta askotan horren berririk ez izan. Ibilbide baten bitartez, Zenbat Gara elkarteak nabarmendu nahi izan du gure hiriaren historian emakumeek izandako garrantzia. Ibilbidea prestatzeaz arduratu den Iraia Biterik emakumeek Bilbon egindako hainbat gauza kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Fakun Aznarezek bi ekarri dizkigu: alde batetik Venezuelako egoera, Chavez hilda hauteskundeak laster izango direlako. Eta bestetik, ibilbide batere garbi ez duen Francisco Bergoglio argentinarra katolikoen Aita santu berria dela. DESKARGATU HEMEN
Gaur arratsaldean hasiko da Andoainen, hilaren 24an Baionan bukatzeko. Dena prest dagonean, Ane Alberdik giroa, eguraldia, anekdotak eta gehiago kontatu digu (Korrika bukatu arte, egunero egingo dugu konexioa) DESKARGATU HEMEN
Metroaren 3. linearen lanak, Auzo Etxeak, Yolanda Gonzalez, Deustuko jaiak eta Etxegabetzeak izan dira Aitziber Ibaibarriagak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
