Iparraldean eusko izeneko tokiko moneta dugu indarrean, eta Bilbon horretan dabil Bilbodiru ekimena. Eunate Dalmauk tokiko monetak zertarako balio duen, nola erabili, zertan oinarrituta, hurrengo urratsak eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-03-20
Apirilaren 11an hasiko da, eta dagoeneko badakigu erakusketa batzuen egileak nortzuk izango diren, baita sariak jasotzeko sailkatutako izenak ere. Horrez gain, Jon Iñaki Artetxek komikigintzaren inguruko zenbait berri ekarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitor Sangronizen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Atzo Arabako hainbat herri eta Gasteiz zeharkatu ondoren, gaur goizaldean Bizkaira sartu da, Ubidetik. Arratsaldean Gipuzkoara joango da eta bihar Bilboaldean izango dugu, Ane Alberdik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
