Martxoak 3, Indesa enpresa, Vitalkilerreko arazoak eta Agenda izan dira Jon Sanchezek jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-03-06
Tratamendu Mekaniko Biologiko Planta duela gutxi inauguratu dute Bilboko Arraiz mendian, Errauskailuaren ondoan. Publizitate handiaz inguraturik, Bizkaiko agintariek planta honekin zaramaren arazoak bukatu direla sinestarazi nahi digute: Xabier Abianek, ordea, desberdin pentsatzen du. DESKARGATU HEMEN
Barakaldoko Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak kanpaina bat abiatu du, “Emakumea prekarietatean, murrizketarik ez” lelopean. Horrekin batera, Argitan elkarteko 2012ko balantzea atera dute. Eta ostiralean, arratsaldeko Bilboko manifestaziora joan baino lehen, elkarretaratzea egingo dute eguerdian Barakaldon, Karmele Andresek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitor Sangronizen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Martxoari dagokiona eta azalean Korrika 18. Horrez gain, Reyes Ilintxeta elkarrizketatu dute. Gainera, Zilbetiko baso eta harrobiaren afera, Arrazismoaren aurkako taillerrak edo Txakurrekin egiten diren kirolak jorratu dituzte, Eñaut Mitxelenak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
