Gaur hasi eta hilaren 23a bitartean, 5. Lurraren Astea burutuko dute Gernikako Astran. Aurten Urdaibai-Busturialdeko garapen sozio-ekonomikoa aztertuko dute hainbat hitzaldi, mahai-inguru etabarren bitartez, Xabi Aranak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-03-18
Takiji Japoniako literatura proletarioa deitutakoaren idazlea da, eta 1928-03-15 kontakizuna idatzi zuen. Urte dexente geroago, Hiromik euskaratu egin du aipatu lana eta gurean dago, besteak beste datorren ostiralean Bilboko Kafe Antzokian, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Datorren asteazkenean, hilaren 20an, Estrasburgoko Auzitegiak Parot Doktrinaren inguruko epaia emango du: horren harira, aste honetan hainbat hitzaldi eta mobilizazio iragarri dituzte Barakaldon ere, Gotzon Hermosillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Egunak aurrera egin ahala, gero eta murrizketa gehiagoren berri dugu, salbu eta AHTren lanetarako. Gipuzkoan erabilitako formula (dirua aurreratu gero Kupotik kobratzeko) jarri nahi dute martxan, jakin gabe diru hori bueltatuko den ala ez. Horrez gain, Josu Larrinagak Tentsio Handiko Lineak aztertu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaur goizean Faltzesetik gertu zebilen. Asteburuan, Pirineoetatik ibili da, Iparraldean zein Nafarroa Garaian, eta bihar, Ane Alberdik komentatu duenez, Arabara sartuko da. DESKARGATU HEMEN
