Gaur hainbat kantari eta talderen kantak entzuteko aukera izan dugu: lehen orduan, Supremes, Temptations, Igelaren Banda, Chopin edo Peter Toshen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Pedro Elias Igartuak Geno Washington, Fermin Muguruza, Buggles, Marianne Faithfull edo Lee Alvinen kantak jarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Eguna: 2013-03-07
Gaur ere Araba eta Nafarroako Txapelketak izan dira gai nagusiak. Horiekin batera, Agurtzane Rementeriak eta Erlantz Ibargurengoitiak zenbait albiste eta Agenda jorratu dituzte. DESKARGATU HEMEN
Elikadura burujabetza terminoaren jatorriaz eta bere historiaz hitz egin ondoren, borroka horretan emakume nekazariek duten rola eta garrantzia aipatu ditu Marije Etxebarriak. Euskal Herrian zein den emakume nekazarien egoera, kontsumo taldeen garrantzia eta politikan ematen ari diren urratsak ere jorratu ditu Marijek. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere, Joxe Rojasek hiru ekarri dizkigu: hasteko, Wasap aplikazioa ordaindu beharko dela aurrerantzean esan digu. Gero, Sinonimoen Hiztegia berria komentatu du. Eta bukatzeko, izparringia gune berria izan du mintzagai. DESKARGATU HEMEN
