Garai biziak Josunerentzat. Hasiera gogorragoa izan zen, literatura kritika feminista gurean berria zen orduan, etxera sartu berri den arrotza. Eta kalapita ederrak izan zituzten horren kontura. Pasa dira urte batzuk, bakarrik ibiltzetik Sareinak taldean primeran moldatzera ere pasa… eta gaur onarpen zabala. Eremu horren barruan, eleberri grafikoan zaletu da batez […]
Eguna: 2013-03-13
Iruñean eta Bilbon hilaren 14 eta 15ean egingo dutena, Lokarri eta Bake Bideak antolatuta. Aitziber Blancok azaldu digunez, helburua bakearen bidean aurrera egitea da. Dagoeneko edukiera bete dute, baina Sare sozialen bitartez jarraitzeko aukera egongo da. DESKARGATU HEMEN
BBVAren aurkako Plataformak deituta, hainbat gizarte-eragilek bat egin duela, banku handi horren aurkako astea ari dira egiten Bilbon. Josu Vazquezek banku horren hainbat negozio eta jarduera zikin aipatu ondoren, ostegun eta ostiralean egingo dituzten elkarretaratzeen berri eman du. DESKARGATU HEMEN
Lelo horrekin, EGKk (Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak) kanpaina jarri du martxan eta Gasteizko legebiltzarkideei eta beste zenbait politikariri galdetegi satirikoa bidali die, politikariak gazteek antolatutako deialdi eta egitasmoetara hurbiltzen ez direlako, Batiste Ezeizak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
2013ko Aurrekontuak direla eta inoiz baino murrizketa handienak iragarri eta biharamunean, Jaurlaritzak hainbat miloi euro aurreratu nahi ditu Bizkai eta Araban AHTren lanak egiteko. Iñaki Barcenak kontatu digunez, momentua da hausnarketa serioa egiteko. DESKARGATU HEMEN
