Geu ere, hamalaugarren eremuz kanpokoan, irteera bila gabiltza, baina ezin gara hemendik atera. Atera ezinik gabiltzala, Kynodontas edo letagina film greziarra, Buñuelen Aingeru suntsitzailea edo El ángel exterminador, Presoa, The prisoner telesaila eta Edgar Allan Poeren Heriotza gorriaren maskara izango ditugu hizpide. Ezin atera hemendik, ezin egin ihes, baina ez […]
Hilabetea: urria 2014
Irailari dagokiona, eta azalean Agustin de la Brena arkitektoa. Gero, Lur Malleak “Gurera etorriak”, Koldo Bizkarguenagaren tesia, Carmelo Goinetxea futbolaria, Grebalariak Aske!!, Inkesta edo “Barkua bete berba” komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141008lurprest.mp3 Deskargatu hemen
Euskal Herriko gehiengo sindikalak antolatuta, ostiralean zenbat ekitaldi egingo dituzte nazioarteko itun berrien aurka: TTIP edo CETA itunen aurka esaterako. Unzalu Salterainek kontatu digunez, goizean Burtsan hitzaldia izango dute, eta 12etatik aurrera Arriaga plazan Merkatu Gardena. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141008unzalusalterain.mp3 Deskargatu hemen
Uda pasa ondoren, berriro lanari ekin diote Atxuriko lokal horretan. Eta hilaren lehen egunetik aurrera Topaketak, Hitzaldiak, Zinema, Kontzertuak eta gehiago prestatu dituzte, Jabi Blazquezek kontatu digunez. Honen inguruko informazio gehiago hikaateneo.org gunean https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141008jabiblazkez.mp3 Deskargatu hemen
… eta batzuk zaharrak, edo hobe esanda zaharkituak: horra hor Gasteizko alkate Maroto jaunaren proposamenak, Oinarrizko Errenta eta etorkinen inguruan… Horrez gain, Jon Sanchezek Udal eta Foru Hauteskundeetarako izen dantza, Aguraingo ganadu azoka (619 urte bete ditu), eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141008jonsanchez.mp3 Deskargatu hemen
Xerezaderen Artxiboan, William Fryer Harvey-ren “Abuztuko beroa”. …Gaur izan da, uste dut, nire bizitzako egunik harrigarriena, eta gertaerak oraindik ere buuran bizi ditudala, paperean jarri nahi ditut ahalik eta argien. Hasteko eta bat, esan dezadan nire izena dela James Clarence Withencroft… Itz.: Ana I. Morales MUSIKA (kanta, artista, albuma): 1.- […]
Larunbatean egingo dute Irungo EKTn, Luma aldizkariak antolatuta. Goizean zehar hiru froga izango dute partehartzaileek. Gero, bazkaria, sari banaketa etab egingo dituzte, Iñaki Agirresarobek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141007inakiagirresarobe.mp3 Deskargatu hemen
.. eta berri freskoak ere. Ortezeko Amategiaren aferarekin hasi da Pantzo Irigarai, Udalbiltzak Ustaritzen egindako batzarrarekin jarraituz. Gero, Ziburu Zokoan egindako Alternatiba eguna komentatu du, eta bukatzeko datorren asteburuan Alduden izango den Feria nagusia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141007pantzoiriagarai.mp3 Deskargatu hemen
Kalea harez eta zapatez beteta agertu da, urrunetik hiru antzezle eta musikaria agertu dira, gurdiari tiraka. Kalean aurrera doaz, lurrean aurkitzen dituzten zapatak batuz , istorioak kontatzen dituzten bitartean. Itsasoak ekarritako zapatak biltzen dituzte hiru pertsonaiak. Zapata bakoitzari oin bat dagokio. Oin bakoitzari pertsona bat eta pertsona bakoitzak istorio bat […]
Bilbon ere, alokairuak (etxebizitzen zein lokalenak) oso garestiak dira. Bilboko Auzo Elkarteen Federakuntzak proposamena luzatu dio Udalari, alokairuak arrazoizko preziotan ezar ditzan, Alaitz Argandoñak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141006alaitzargandona.mp3 Deskargatu hemen