Irailean hasi ziren 7 ume irakasle batzuekin La Baluga Eskola Publikoan. Baina, bai Eliza Katolikoak baita Eusko Jaurlaritzak ere, oztopoak baino ez dituzte jartzen eskola horiek normaltasun osoz emateko. Orain, bi guraso eta Sopuertako alkatea gose greban daude egoera bideratzeko asmoarekin, Txuma Murugarren aita inplikatuak azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141006txumamurugarren.mp3  Deskargatu hemen

Kobazuloa edo Las Cuevas gaztetxearen historia laburrapasa ta gero, Barakaldoko S. Bizenten Makala Gaztetxea okupatu dute berriro. Gotzon Hermosillak gogoratu digunez, azken urteotan hainbat okupazio izan dira Gaztetxea eraikitzeko asmoarekin, baina Udalaren erantzunak bertan behera utzi ditu hainbat egitasmo: ea oraingo honetan luze jotzen duten. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141006gotzonhermosilla.mp3  Deskargatu hemen

Urriaren 5ean ospatuko dute Euskadi-Cuba elkartekoek euren 25. urteurrena Bilboko Kafe Antzokian. Kubarekiko adiskidetasun elkarte honetako kidea dugun Oihana Pascualek balantze txiki bat egin du, elkartasun klabean. Igandean, arratsaldeko 17:45etik aurrera, bideoak, erakusketak, dantza kubatarra, bertsolariak izango dira. Ekitaldian, duela 16 urte AEBn kondenatu zituzten Bost Kubatarren aldeko “Seguimos en pie” CD-DVD […]

Hala esan digute Gabriel Aresti Euskaltegiko kide diren Isabel Isazelaiak eta Eli Carrascosak; gogotsu eta ilusioz beterik euskararen mundura hurbilduta gure hizkuntza ikasi, hobetu, landu… nahi dutenei, eredu zabalak eskaini eta gozarazteko aukera paregabea eskaintzen baitie euskaltegi honek. Denetariko euskara ikastaroak eskaintzen dira bertan, ordutegi eta maila guztietan, eta matrikula […]

Komunikazioa erakundeetan aditu tituluaren koordinatzailea dugu Ainhoa Larrañaga Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean. Urtarrilean hasiko dira eskolak Aretxabaletako campusean. Aurten nobedade nagusi batekin dator kurtsoa: komunikazioan tarte berezia hartuko baitu erakundeek izan behar duten hizkuntza-politikak. Matrikula irekita dago dagoeneko,  Larrañagak azaldu digunez.   https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141002ainhoalarranaga.mp3 Deskargatu hemen  

Azken egunotan izandakoari errepasoa egin ondoren, Kafe Antzokiko programazio arloko Mikel Urbeltzek gaurko Bored Nothing taldearen kontzertua aipatu du. Horietaz gain, aste honetako hainbat kontzertu: Sam Roberts Band, Elephant Stone, Stereorocks, Oftalmorock jaialdia, Brothers in Band. Igandean Euskadi-Kuba elkartearen 25. urteurrenaren jaia izango da, eta datorren astean musika gehiago, dantza, […]

Ofizialki bihar hilaren 2an hasiko den arren, martxan ditugu zenbait erakusketa eta gehiago Bilboko leku batzuetan. V. edizio honetan, besteak beste, Paco Roca, Gallego&Rey, Forges, Cobeaga.. eta anekdotikoki bada ere, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña ere jaialdian ibiliko dira, Alvaro Hilariok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141001alvarohilario.mp3 Deskargatu hemen