Igandeko hauteskundeek denetariko ajeak utzi dituzte eta, seguru aski, luzerako. Nagore Uriarte kazetaria izan dugu gaur gurekin, eta, hasteko, estatu mailako emaitzak aztertu ditu. Gero, Hego Euskal Herrian geratu da bi gauza nabarmentzeko: Ahal Duguren emaitza onak eta EH Bilduren txarrak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151222hizpideanagoreuriarte.mp3 Deskargatu hemen

Gaur Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao izan dugu gurean. Paulek, hainbat gai ukitu ditu: Iparraldean EEPtik atera berri direla; EAEn Osakidetzak ez dituela euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzen; Nafarroa Garaiko gobernuari euskararen legea aldatzeko eskaintza egin diotela… Horiek eta gehiago izan ditu gaurkoan mintzagai. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151222hizpideapaulbilbao.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den asteko berria da, baina beste sozietate baten bitartez Iberdrola hasi da Wall Streeten kotizatzen. Joseba Barandiaranek horrek esan nahi duena aztertu du jarraian. Gero, beste bi berri komentatu ditu: AEBetako Erreserba Federalak tipoak igo dituela, eta petrolioaren prezio baxua. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151221hizpideajosebabarandiaran.mp3 Deskargatu hemen

“Catering industrialari aurre egin dioten eskola jantokiak” irakurtzen dugu aste honetako Argia astekariaren azalean, eta horrekin hasi Unai Brea gaur zenbaki honek dakarrenaren azalpena. Izan ere, eskola jantokietan Larrabetzuko Altzaga dugu sukaldeak kentzeko erasoari eutsi dion bakarretakoa eta, gai horri buruzkoa dakar Argiak erreportaje zabala. Gero, Hedoi Etxarteri egindako elkarrizketa, […]

Asteburu hau pixka bat luzatu eta datorren astelehenean Bilbon ere San Tomas azoka eta festa ospatuko da: horixe da gure proposamen berezia. Ibilbidea, aldiz, Laudiotik Bilborako erromes bidea. Diskoa Korrontzi dantzan eta Liburua Patziku Perurenaren “Hilen xarma”. Eta betiko moduan, Agenda, asteburuaz ondo gozatzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151219zeingou.mp3 Deskargatu hemen

15. saioa: Moltes felicitats, Kafe Antzokia: Editorialean Kafe Antzokiaren 20 urteak ospatu ditugu. Un Cafè amb Clara Garcia atalean Xabier Amuriza bertsolariarekin solastu gara. El calaix de l’absurd-en La Arena hondartzan hartutako bainuaren kronika egin dugu, Antoniok duela bi hilabete botatako erronkaren haritik. Curiositats de banqueta-n ospetsuak izan ostean diru […]

Abenduaren 5ean Bilboko Kafe Antzokian izan ziren Voltaia  zumaiarrak “Medusa” (Mauka Musikagintza,2015) euren bigarren lana aurkezten. Soinu-proba baino lehen Jon Brakamonte eta Unai Eizagirregaz egoteko aukera eduki genuen. Egurree!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/151217artayorranvoltaia.mp3 Deskargatu hemen