Jai-zubi forala izan ondoren, normaltasuna itzuli da Nafarrora. Alde batetik Hauteskunde Orokorretarako kanpainak jarraitzen du, Mariano Rajoiren bisita barne, eta bestetik, gobernu berriak bere zereginetan jarraitzen du. Horietaz gain, Mikelek “ingelesaren defentsan” bihar egingo duten mobilizazioa, edo Iruñeko gaztetxe berria komentatu ditu. Eta bukatzeko, Agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151211hizpideamikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen

Hizpidea magazinea hasi eta izenburuak irakurri ondoren normalean bi lagun ditugu horietariko batzuk sakontzeko: gaur, aldiz, Gotzon Hermosilla izan dugu Giza eskubideen aldeko egunaz hitz egiten. Gotzonek bi gertaera aztertu ditu.: alde batetik, Etxerat elkarteak atzo egindako ekitaldiak. Eta bestetik, René Cassin saria izan du mintzagai, aurten Frankismoaren krimenen aurkako […]

Gauza On guztiei bukaera omen, eta horixe gertatzen ari zaio Gipuzkoako Bertsolari txapelketari. Akabuko saioa gertu-gertu dugu, eta zehaztuta dago jada zeintzuek hartuko duten parte abenduaren 19ko final handian; baina hara heltzeko azken koxka igaro behar izan dute Bertsolariek: Eibarko Astelehena frontoian jokatu zen finalaurrekoa. Horixe dute hizpide POTTO saioko […]

Antzeki munduan hasita kazetaritza karreran ari zela. Tranpaldorako bidea hartzea erabaki. Tranpaldo gainean larri, eta gidoilari, egile, zuzendari eta ekoizle jardutera igaro. Sorkuntza? Sentipenetatik. Artea diruz lagundu? Bestelakoak laguntzen diren artean, jakina, txukun dabilen arte jendea bai. Tartean Teatron eta bereziki Marie de Jongh-en dabil gaur egun. Andrée de Jongh […]

Gaur ere disko sorta ederra ekarri du Pedro Elias Igartuak, eta lehen orduan Kherau, Youcef Boukella, Charlie Hadden, Delirium Tremens, Sorkun, Howlin Wolf eta Peter Greenen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Dizzy Gillispie, Dylan, Ruper, Peter Tosh, Led Zeppelin edo Eskean Kristoren batzuk jarri dizkigu Pedrok. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151210soinugela.mp3 Deskargatu hemen

ZE ESATEK! talde giputzak lan berria kaleratu du, “Inoiz egin dugun diskorik onena” (Bonberenea Ekintzak, 2015). Aitor eta Manex  Irratira etorri zaizkigu  lana aurkezteko. Egurre! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/151210artayorranzeesatek.mp3 Deskargatu hemen

Irratsaio honetan Javier Duoandikoetxea matematikariak agerian uzten dizkigu loteriak matematikarekin duen erlazio zuzena. Elkarrizketaren hasieran matematikan probabilitateen teoria nola sortu zen adierazten digu eta geroko minutuetan zehatz-mehatz aztertzen du zenbaterainoko probabilitateak ditugun zorizko jokoetan garaile suertatzeko. Azkenik, matematika arloan esperantza terminoak duen esanahia argitzen du hitz errazez. (Argazkia: Sean Mac […]