Gaur ere disko sorta ederra prestatu ditu Pedro Elias Igartuak. Lehen orduan, The Flock, Fermin Muguruza, It´s a beautiful day, eta batez ere larunbatean Bilko Kafe Antzokian joko duen Ruper Ordorikaren kantak entzun ditugu. Bigarrenan, Aymur eta Sivan Perwer, The Black Keys, Fairport Convention, Charlie Parker, Dizzy Gillispie, Charlie Mingus […]

Gotzone Barandika kimikan doktorea dugu eta, EHUn irakasle aritzeaz gain, ikerlan ugari eginak ditu kristalografiaren arloan. Gaurko saioan atomoak elkarren artean nola antolatzen diren azaltzen hasi zaigu, berak ohi duen didaktismoaz. Hortik abiaturik, solido kristalinoak hartu ditu aiputan eta, haien definizioa egin ondoan, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun solido kristalino arruntenen […]

Aurten ere ez du huts egin eta Eguberrien bezperan Jon Iñaki Artetxek sei komiki ekarriz dizkigu, guk aukeratzeko. Hasi H 28-rekin, eta jarraitu “De rerum natura”, “Nork”, “Gabriel Aresti Biografikoa, “Kortsarioen ostatua”, eta bukatu “Justin Hiriart”-en edizio osoarekin. Orain guri dagokigu aukeraketa egitea eta komiki bat (edo gehiago) oparitzea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151216solasjonikomik.mp3 […]

Astelehentik hasita, eta ostirala bitartean, Newroz elkarteak antolatuta, eta Bilboko udalaren laguntzarekin, zine kurduari buruzko zikloa ari dira ematen Santutxuko udaltegian. Astelehenan, Kobane, volver a empezar dokumentala eman zuten. Gaur, aldiz, Were denge min izango da ikusgai eta, ostiralean Hildakoak baino ez dira etxera itzultzen dokumentala, Tina Leisch zuzendari austriarraren […]

Ahotsak elkarteak salaketa jarri berri du, Carmen Albak (gobernuko ordezkaria Nafarroan) egindako mehatxuen aurrean. Ahotsak-ek bideo bat atera zuen, enegarrena, eta Carmen Albak Mozal legea “aplikagarria zela” esan zuen bideoan polizia batzuk agertzen zirelako. Orain erantzuna etorri da, Sergio Labaienek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151217hizpideasergiolabayen.mp3 Deskargatu hemen

Gaur eta bihar truke azoka egingo dute Gabriel Aresti euskaltegian. Bi urtean behin egiten den azoka honetan gabonetako kontsumismoari aurre egin eta norberak jada erabiltzen ez dituen baina egoera onean dauden gauzak (liburuak, CDak, jantziak, jostailuak, elektrotresnak, irakasleak…) edota eskaini ditzakeen zerbitzuak (jatekoa eta edatekoa, masajeak, ilea moztea, musika tresnaren […]