Larunbatean Azaroaren 25eko plazatik zuzeneko saio berezia egingo dugu. 12:00etatik 14:00etara. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren izanik, kalera atera eta hainbat gonbidatuen hitzak jasoko ditugu. Beldur barik programaz jardungo dugu. Abenduaren 2an ospatuko da aurtengo Beldur Barik topaketa, Eibarren. Beldur Barik programak gazteen artean indarkeria sexista gaitzestea eta prebenitzea du helburu […]

Bertsoak ez du etenik Bilbo Hiria irratian, eta horren erakusgarri da aste honetako POTO saioa. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoen bigarren faseari ekin genion domekan Amurrion; bixi-bixi joan zen saioa, eta PoTTOra ekarri ditugu bertsolarien kantuak (bertsoak), eta baita beren prosazko berbaldiak ere (mikrofonoaren aurrean saioa aztertu ziguten). Ez hori bakarrik… […]

Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak, gazteak eta enplegua esperientziak eta etorkizuna jardunaldien kronika ekarri digu. Bilbao Youth Employment Forum: ‘enplegagarritasunari buruzko ezagutzak sortzeko sareak eta aliatuak” Jardunaldian izan da; Euskal Herriko Unibertsitatearen paraninfoan Bilbon. Bilbao Youth Employment Forum jardunaldiaren laugarren edizioaren lema honako hau izango da: “Enplegagarritasunari buruzko ezagutza partekatua sortzea: […]

Argiako kazetaria den Lander Arbelaitz  izan da gurean, aste honetako Argia astekariak dakarren gaien errepasua egin dugu. Hiru atalen inguruko kontuak ekarri dizkigu: Anais Funosas Bake Bidea-ko presidenteari egindako elkarrizketa, “Zuloan” liburuaren nondik norakoak, eta Andoni Egiak Kataluniako auzia oinarri hartuta independentismoaren inguruan egindako analisia, “Ikurrina betaurrekoekin”. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171123_Argia_landerArbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Asisko Urmenetaren bisita izan dugu, ‘Eusklabo alaiak’ nobela grafikoaren aurkezpena egin digu. ‘Eusklabo alaiak’ parodia satirikoa da: ez du ezer asmatzen, agerikoa nabarmendu egiten du. Gaur egun Euskal Herriak  bizi duen egoera lasai eta erosoaren inguruko irakurketa kritikoa egiten du. Karikatura guk geuk diogu egin geure buruari. Umorezko terapiari […]

Bihar, UEUk eta Azpeitiko Udalak antolatu duten “Bullyingaren mugak gainditzen” jardunaldia egingo da Azpeitian. Jardunaldi honetan, bullying gaiaren inguruan lan egiten duten agenteak bildu eta komunitate moduan gai honetan nola eragin dezakegun hausnartzeko. Horretarako, abiapuntua bullying eta cyberbullyingaren definizioak eta prebalentzia izango dira. Horren inguruan sakondu dugu gaurko saioan, Estibaliz […]

1917ko abuztuan Bilbok astebete eman zuen geldirik. Ezkerreko indarrek Espainian deitutako greba orokor iraultzaileari erantzunez milaka langile borrokari lotu zitzaion. Estatuak bortitz erantzun zuen eta 20 bat hildako izan ziren. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171123_gomutan33.mp3 Deskargatu hemen.

Ramon Agirre aktorea eta Inazio Tolosa musikaria bueltan dira “Putinen guardasola” obrarekin. Ray eta Nik bikoteak, Euskal Ereserkia egiteko eskaera jasoko dute lehendakariaren partetik. Asmatuko dute sortzen?. Gaur arratsaldean antzezlana eskainiko dute Euskaltzaindiko aretoan, hona hemen Ray eta Nickekin izandako solasaldia. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171122_PutinenGuardasola.mp3 Deskargatu hemen.

Euskararen ezagutzari eta erabilerari buruz azken urteetan egin diren azterketek agerian utzi duten errealitatea pozgarria bezain kezkagarria da. Gero eta gehiago dira euskaraz dakiten herritarrak. Erabili, ordea, gero eta gutxiagok erabiltzen dute. Hori iraul daitekeela erakusteko ahaleginean arituko dira, datorren ostegunetik aurrera, Deustuan. 11 egun euskaraz bizitzeko hautua egingo dute […]

Hegoak, Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak, bere 30. urteurrena ospatuko du ostiralean , hiru hamarkadetako ibilbidean giza garapenaren eztabaiden inguruko ikerketa, formazio eta aholkularitza lanetan lagundu duten pertsona, erakunde eta kolektiboekin egingo du ospakizuna. Bizkaia aretoan izango da. Institutuaren nondik norakoak ezagutzeko  ditugu Karlos Perez […]