50 urte beteko ditu aurten Euskal Harria liburuak, eta, aitzakia horrekin, Gabriel Arestiren figura gizarteratzeko egun osoko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti elkarteak. Gaur goizeko 9:30etan hasi dira jardunaldiak Euskaltzaindiko areto nagusian. Bilboko plaza barrian. Bilbo Hiria irratia bertan izan da eta jardunaldien gaineko saio berezia egin du. […]
Urtea: 2017
Deck Backderf (ez)izeneko komikilariak egindako Basura nobela grafikoak -Astiberrik argitaratua- inspiratu gintuen etxeko hondakinak, zarama, nola kudeatzen dugun jorratzeko. Europan AEBetan baino finoago gabiltza eta Gipuzkoan Bizkaian baino hobeto, baina asko dago egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-003-Hondakinak.mp3 Deskargatu hemen.
Garilak 26 erromeria talde bizkaitarra 2011. urtean sortu zen. Udan han eta hemen ibili dira zuzenekoak ematen, uda bukaeran irratira gonbidatu ditugu, Euskal Herriko plazen osasunaz eta aurrerantzean dituzten proiektuen inguruan berba egiteko. Plaza taldea izateaz gain kantu sortzaileak ere badira. 2016an beste pauso bat eman zuen taldeak eta kantu […]
Aste honetan birpasatuko ditugu bukatu den uda honen berri garrantzitsuenak, Apple eta Google-en mugimendu berriak, zuntz optikoaren garapena, eta nola ez, Santanderreko telekomunikazioen topaketa. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean231.mp3 Deskargatu hemen.
Metallica taldearen bosgarren bilduma Metallica izan zen, 1991n argitaratua, album beltza bezala ere ezaguna, eta albumaren lehen singlea Enter Sandman kantua izan zen. Haur baten amesgaizto baten inguruko letra duen abesti hau taldearen ezagunenetakoa da, eta singlearen milioi bat kopia baino lehenago saldu ziren, albumaren 30 milioi ale baino gehiago salmentak […]
Garabide elkarteak gonbidatuta, zortzi hizkuntza gutxitutako hamabi hiztun daude egunotan Euskal Herrian, hizkuntza gidaritzari buruzko ikastaldi bat egiten. Esperientzien trukea egiten, Maroko, Ekuador, Txile eta Kolonbiako eragileekin. “Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa” atzo hasi zen , eta, estreinakoz, emakumeak izango dira nagusi. Garabideko Andonik kokatu digu ikastaroaren nondik norakoak. […]
Tom Pettyren heriotzaren berri izan dugun egunean, saioa abiatzeko bere kantu bat jarri dugu, Refugee izenekoa, bere The Heartbreakers taldearekin egina. Laster egingo digu behar bezalako omenaldia, saio baten bidez, baina gaurko prestatuta ekarri dugunarekin hasi gara. The Zombies St Albans inguruan, Hertfordshire-n sortu ziren 1961ean. Boskotea 16 urteko mutilek […]
Badira urte batzuk Iban Urizar musikariak bakarkako ibilbideari ekin ziola, Amorante izenpean, besteak beste, Cafe teatro, Bizarra eta Andrakan taldeetan aritu ostean. Izar & Star zikloan, musikari batek beste baten lana hartzen du oinarri, haren kantuen bertsioak egiteko. Atzo Amorantek Rodrigo Amarante eta Enrique Morenteren doinuak ekarri zizkigun. Kontzertu aurretik […]
Elhuyaek eta Bilboko Udalak programa esperimental bat jarriko dute martxan, 12 urtetik 17ra bitarteko, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, ikasle gazteen artean ikerketa, zientzia eta teknologia sustatzeko; programa horretan, aisia erabiliko da gazteak erakartzeko foku nagusitzat. Urria eta azaroan lau tailer antolatu dituzte. Abenturen eta zientzia-esperimentuen bidez ikerketara hurbiltzeko balioko dutenak. Ikertzaileek […]
Bilbon egingo da, urriaren 8an, Igandean, Emakumeen egia aitortu. Nik sinesten dizut deituriko ekitaldia. Indarkeria jasan duten emakumeen lekukotzak jasoko dituzte. Euskal Herriko bake prozesuan emakumeek “subjektu aktiboak” izan daitezen eta gatazka politikoa genero ikuspegi batetik landu dadin lanean ari da Foro Sozial Iraunkorraren barruan sortutako Gogoetabidean taldea. Bertako kide […]
