Aste honetan bueltatzen gara etorkizunari buruz berriro ere eztabaida egiteko. Errealitate birtuala, Google-en mugikor berriak, autoen istripu mezu automatikoak eta Vodafoneko Wifi puntuak baita ere sartuko dira gure eztabaidan. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean232.mp3 Deskargatu hemen.
Urtea: 2017
Napoleonen armadak Europa gehiena hartua zuela, betiko etsaia ingelesak ziren. Portugaletik hasi ziren ingelesak emeki-emeki frantsesak kanporatzeko ekinaldia. Lau urtera, Gasteizko gatazkaren ondoren 1813an Nafarroara Sakanatik sartuta iritsi zirenean sorpresa hartu zuten, espero ez zuten herri bat aurkitu zuten ezustean, lau urteotan espainiera ikasita, aurretik iragandako lurretan bezala espainiar hiztunak […]
(Sittin’ On) The Dock of the Bay (euskaraz (Eserita) Badiako kaian) Otis Redding abeslariak eta Steve Cropper gitarra joleak elkarlanean sortutako soul abestia da, 1967an Otis Reddingen heriotza baino egun batzuk lehenago grabatu eta The Dock of the Bay diskoaren barnean merkaturatu zen. Gaurko bertsiolariak: Sara Bareilles, Percy Sledge, Waylon […]
Urteak irakasle eman eta gero, libreago dabil Itziar bilbotarra (Matiko aldekoa, zehatzago. Hitz egin digu ere umetako denbora hartaz). Eta denbora zati bat Sumendi elkartean ematen du. Bere ardura, besteak beste taldearen webguneko informazioa eguneratzea. Duela gutxi Eneko Landabururen hitzaldia proposatu digute. Lepo aretoa martitzen arratsalde baten San Frantzisko auzoko […]
“Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza ezagutzera eman ditu Medicus mundi elkarteak. Azterketa 2014ko abendua eta 2016ko urria bitartean egin zuen OPIK Osasunaren Gizarte-baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa-taldeak, medicusmundi Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa erakundeek eskatuta. Itziar Irazabalek eman dizkigu azterketaren xehetasunak. Eusko […]
Gaurkoa komikigintzaz jardungo dugu, emakumeak euskal komikian izenburupean bihar foru liburutegian Josune Muñozek hitzaldia eskainiko du. Badira urte batzuk komikia eta generoa lantzen dabiltzala, komikien irakurketa kritikoa egin izan du Muñozek. Biharko hitzaldian Emakumea subjektu eta objektu giza aztertuko ditu. Komikigintzaren historia aztertu eta arakatuz gero, erraz ikusten da: gizonezkoek […]
Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak Urriak 8an Bilbon ospatutako bularreko minbiziaren aurkako lasterketako erreportajea ekarri digu. Eguraldia lagun, herritarrek erantzun zabala eman zioten ekimenari. 10.000 bat lagun bost kilometroko ibilbidea osatzeko elkartu ziren igande goizeko 11:00etan bularreko minbiziaren aurkako borroka babestu asmoz. Gaixo, senide, lagun, elkartekide, pertsona anonimo eta erakundeetako ordezkariak, besteak […]
Banden Lehia lehiaketaren aitzakian, Azkue fundazioak eta Euskal kulturgileen kidegoak “Musika sortzaileak, zer dira egile eskubideak?” izenburupean mintegia antolatu dute, Urriak 19an Euskararen etxean. Euskal sortzaileen egile eskubideak kudeatzeko agentzia da Ekki, orain gutxi arte ez da horrelakorik egon Euskal herrian, euskal sortzaileek beste agentzia batzuen bitartez kudeatu behar izan […]
Gabriel Arestiren omenez, egun beteko jardunaldiak antolatu zuten asteazkenean Bilboko Euskaltzaindiko egoitzan, Arantxa Urretabizkaiaren eta Bernardo Atxagaren solasaldiak eman zion amaiera egunari. Aurreko mendeko figura garrantzitsuenen artean kokatu zuen Arantxa Urretabizkaiak Bilboko idazlea, eta Bernardo Atxagak bere idazkeran izan duen eragina nabarmendu zuen. Joseba Sarrionandia idazleak ekitaldirako propio grabatutako hitz […]
Udagoienarekin batera, bueltan da POTTO irratsaioa. Josu Zabala eta Erlantz Ibargurengoitia arituko dira aurtengo ikasturtean be bertso-mundua arakatzen. Aurreneko saio honetan orain arte jokatutako Euskal Herriko txapelketaren bost final laurdenak aztertu dituzte (Baigorri, Segura, Leitza, Zalla, Zumaia); hala, Tolosan asteburu honetan jokatuko den akabuko final laurdenak erabakiko du zein bertsolarik […]
