Lutxo Egia laguna gonbidatu dugu gaurko saiora. Udan Haren da Nire performancea burutu du. Performancearen berri casting baten bitartez eman zigun. Udan burutu du, Transitoak izeneko egitasmoaren bigarren performancea da, Haren da Nire. Bi urte dira Bi-lingual: transitoak performancea egin zuela: 31 egunez, uko egin zion hizkuntza hegemonikoa erabiltzeari. Transitoak […]
Urtea: 2017
Zuhaitzak zerua urratuz gora dabiltza, gora,trabarik gabe gora …horrela kantatzen du Xabi San Sebastinek “Zuhaitza” kantuan. Lan berria du esku artean eta gaur izan da gurean, “Zuhaitzak ez du beldurrik” lana aurkezten. 2012an argitaratu zenuen azken diskoa , kostatu zaiola kontatu digu “ Berriro ere bere lekua topatzea”. Naturan sortutako […]
AIKO Taldeak Dantzaldi Ibiltaria ekimena jarriko du martxan Campos Elisios antzokian, urritik ekainera klaseak astero eskainiko dituzten dantza eta kantu ikastaro egonkorrak. Gaurkoan dantzaz mintzatu gara Sabin Bikandirekin. Dantzaldi Ibiltaria ekimenak azken hamarkadan 4.000 pertsona baino gehiago batu ditu. Dantza ikastaroa urriaren 2an, astelehenean, hasiko da, oinarrizko mailako klaseekin arratsaldeko […]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE, eta HIRU elkarretaratzeak egin dituzte hiriburuetan. Deialdia ‘Catalunyan nahiz Euskal Herrian, herriak erabaki’ lelopean egin dute. Bilbon Moyua plazan bilduko dira. Bertan, Txiki Muñoz eta Garbiñe Aranburuk, ELA eta LABeko Idazkari Nagusiak, hartuko dute hitza, Kataluniako herriari babesa emateko. Gabiñe Aranburuk esan du Espainiako Estatuak […]
Gabriel Arestiren Euskal Harria poema bildumak 50 urte betetzen dituen honetan, jardunaldi berezia antolatu du Euskaltzaindiak Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin batera. Honela, urriaren 11n idazle eta euskaltzain bilbotarra ondo-ondo ezagutu zuen jendea bilduko da Bilboko Plaza Barrian. Tartean, Xabier Kintana, Bernardo Atxaga, Arantxa Urretabizkaia, Oskorri taldeko kideak -sei pieza joko dituzte- […]
Deustuko Gazte Lokala husteko agindua behin-behinean gelditu du Bilboko Udalak elkarrizketak iraun artean. Gaur goizean Deustuko gazte asanbladak bileran adostutakoaren berri eman dute. Asanbladako kide dugun Amaiak adostutakoaren berri eman digu. Deustuko Gazte Asanbladak hurrengoa beteko duela hitzeman du, “Gazte Lokalaren intsonorizazio proiektu bat aurkeztea eta guk geuk egitea, bitartean kontzertuak […]
Imajinatu al duzu inoiz zure burua etorkizuneko pertsona batekin hitz egiten? Pertsona horri zerbait transmititzea gustatuko litzaizuke? Zu ez zaudenean iraungo duen mezuren bat. Galdera hauen inguruan hausnartu du Saio Olmo artistak eta “Geroa Xuxurlatzen” proiektua jarri du martxan. Etorkizun eta gaur eguneko belaunaldien arteko harremanei buruzko proposamena. Geroa Xuxurlatzen […]
Gaur La Vie en rose abestia eta haren bost bertsio entzungo ditugu. Édith Piaf abeslari frantziarrak idatzitako abestia dugu, 1945ean idatzia. Édith Piaf music-hall arloan oso abeslari famatua izan zen. “La Môme Piaf” ezizenaz ere ezaguna, abesti arrakastatsuak interpretatu zituen, zineman eta antzerkian ere ibili izan zen. Ez zuen Piafek bizitza […]
Atzo irailak 26, hiru urte bete ziren Mexikoko Guerrero estatuan 43 ikasle desagerrarazi zituztela. Egia eta justizia gabe hiru urte daramate Ayotzinapako 43 ikasleren familiek. Besteak beste, “izua zabaltzeko eta protesta soziala geldiarazteko estrategia global baten barruan” kokatzen dute gertatutakoa. Carlos Martin Beristainek El tiempo de Ayotzinapa liburua aurkeztuko du gaur […]
Zein da Euskal Y-ren proiektuaren egoera? Lanak behin eta berriro atzeratzen ari dira, denborak eta sosak ez daude finkaturik, eta ez du ematen Europatik edo Madriletik dirurik etorriko denik. Zenbat bider esan digute obra hauek Madriletik eta Bruselatik ordainduko dituztela? Diego Garcia Mejuto ikerlari katalanak AHTren inguruko tesia irakurri berri […]
