Egun, paperezkoez gain, ikus-entzunezko euskarri digitalak nagusi badira ere, euskarazko kazetaritzaren aitzindariak paperezko kazetak izan ziren, hau da, bit-etan baino, atomoetan argitaratutako egunkari eta aldizkariak. Oraindik badira paperezko kazetak, bertsio digitalen ondoan gainbeheran badoaz ere, baina XIX. menderaino egin behar dugu atzera, osoki euskaraz ziren lehenengo euskal kazetak aurkitzeko. 1848an […]
Urtea: 2017
Gaurtik aurrera irratiaren eguneroko zuzeneko jarduna eten egingo dugu, saiogile, editore eta kolaboratzaileok ondo merezitako oporrak gozatzeko. Datozen egunotan webgunean aurretiaz grabatutako gaikako saio batzuk argitaratzen jarraituko dugu, baina goizetako Hizpidea informazio saioa eta Ibaizabal magazina ez ditugu egingo. Aste Nagusian, berriz, indarberrituta bueltatuko gara, aurreko urteotan egin dugun legez, […]
Euskal poesia berriaren abiapuntua 1930 eta 35 artean ezarri behar da, ezbairik gabe. Gure lirikaren berritzea hiru olerkariren inguruan ardaztu zen urte haietan, Lauaxeta, Orixe eta Lizardiren inguruan, hain zuzen ere. Hirurek “noranahikotu” zuten gure hizkuntza larrekoa. Gaurko saioan Lauaxeta eta Lizardiren zenbait olerki gogoratuko ditugu Antton Valverde, Xabier Lete, […]
Uda gauza askotarako balia daiteke atseden hartzeko, parranda egiteko, eta baita ikastaroren bat egiteko ere. Uda sasoi ona izaten da euskara ikasteko edo hobetzeko, eta horretarako aukera ederra izaten da Barnetegia. Oporrak euskararekin uztartzeko aukera ematen digu Barnetegiak. Beste giro batean gure hizkuntzarekin bizitzeko. Hizkuntza barnetik kanpora. Gabriel aresti euskaltegiak […]
Orchestra Baobab aurten berriro grabaketa berria kaleratu dute, Tribute to Ndiouga Dieng. Afrikako rumbaren txapeldunak dira 1970ean sortu zirenetik. Senegaleko talde honek iragan azaroan hil zen Ndiouga Dieng taldekide zenari gorazarre egin dio 10 kantuko sorta honetan. Guk gaur entzun ditugunak: Foulo, Magnokouto, Sey, eta Caravana. Dr. John musikari ospetsuari […]
Bizitza eten barik aldatzen. Soziologia ikasi zuen eta berezkoa du Othman Alfredok gizartearen aldaketari begiratzea. Laudion bizi da Bilboko San Inazio auzokoa azken sei urteotan eta herriko eta hiri handiko bizimoduen aldeei erreparatzen die, migrante eta tokikoen arteko harremanari, pertsonen arteko, auzoko, komunitateko bizimoduari eta abarreri eta horien guztien azken […]
Metal eta pop-rock musika maite dutenek Aste Nagusia 2017 izango dute hitzordu. Izan ere, ‘Bertako Pop-Rockaren XXXII. Edizioa Bilborock Aretoan ospatuko baita. Duela 32 urte, Erakusketa pop rock musikan bere tokia bilatzen ari diren Bizkaiko taldeei bultzada bat emateko asmoz jaio zen. Aurten, ehun talde inguruk izena eman dute,horietatik 16 […]
Gazte musikazaleek ere izan dute beraientzako ikastaroa aproposa Gazteolan, musika sorkuntza eta DJ laborategia. Bilbo hiria irratian izan dira DJ gazteak musika aurkezten. Hona hemen DJ gazteen musika aukeraketa entzungai. Musika eta soinuarekin jolasteko aukera izan dute. musikaren nahasketa, manipulazioa eta sorkuntzarako moduak aztertuko dituzte; nahasketa-mahai bat zer den eta […]
Udako oporrak profitatuz, hainbat gazte ikasten dabiltza Gazteola ekimenak antolatutako eskoletan. Gazteolaren eskutik, hainbat campus, udaleku eta tailer daude martxan, umeek eta gazteek uda euskaraz disfruta dezaten. Ikasten eta ondo pasatzen dabiltza 6 urtetik 16 urtera bitarteko haurrak eta gazteak. Gazteolako Jon Renteriak azaldu dizkigu aurten Bilbo erdigunean haurrek aisialdia […]
Izenak zenbaitetan men egiten dio izanari eta oraingo honetan ere hala delakoan gaude, ongi pentsaturik, saguzarrak sagu zahar baten antza baduelako, nolabait esan. Dena den, zoologiaren ikuspegitik, hori gehiegi esatea izango litzateke, segur aski, saguzarren artean sekulako aniztasuna eta ezberdintasuna aurkitzen ditugulako, adituek diotenaren arabera. Hain zuzen ere, aniztasun horretan […]
