Bixente Martinezekin solastatu gara gaurko saio osoan bere ibilbide luze eta oparoa aztertzen. Lau hamarkadaz Bixenteren gitarrak -baita mandolinak eta bouzoukiak ere- entzun ahal izan ditugu hainbeste talde garrantzitsuren musikan: Oskorri, Izukaitz, berriz Oskorri urte luzez, Hiru Truku eta, azken boladan, Igelaren Banda, non gailurrera iritsi den inprobisazio musika eginez. […]
Urtea: 2017
Izena duen orok izana duenez, garai batean, gure buruak kokatzeko, bazter, solo, menditto, haran, muino eta abaro orok zuen izena. Toponimo deskriptiboak dira gehienetan: iturrotz, fagoaga, soroluzea… Urteekin paisaia aldatu izanagatik ere mantentzen dira usu izen horiek, behiala izan zuten ezaugarria aspaldi desagertuta egonagatik ere. Gaizki erderatutako La Reineta, La […]
50eko hamarkadan geldituko gara, Screamin’ Jay Hawkins kantariaren I Put a Spell on You kantuaren sorrera ikusteko. Leopardo azalak, marakak, sugeak, suziriak eta kaskezurrak irudikatzen ditugu giro beldurgarria iradokitzen duen eta kultuzko kantua bihurtutako shock rock blues tetriko honetan. Gerora, gaurko kantu-gaiaren bertsio asko egin dira, lagun askoren eskutik. Gaurko […]
El senyor Eduard i l’Antonio segueixen a l’infern. Aquí mentrestant parlarem del personatge que se’ls va emportar. La Jorja Garralda ens porta al poeta Bertolt Brecht. I per finalitzar parlarem de la història dels balls de diables i correfocs i les prohibicions que han patit al llarg de la història. […]
Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan urtean behin errepikatzen den irudia da. Bertan bizi diren jatorri guztietako herritarrak bildu, kultur aniztasunaren aberastasuna agerian utzi, eta elkarbizitza atsegina posible dela erakusten duena. Munduko Arrozak da. Hamalaugarren edizioa izan da larunbatekoa. Euriari aurre egin eta milaka lagun parte hartu zuten edizio […]
Bihar, Munduko Arrozen XIV. edizioa ospatuko da San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. Mundu osoko zaporeak bilduko dituen ekitaldia indartsu dator aurten ere. Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa eskainiko du 12etatik 14etara. Mariaren Bihotza plazatik zuzeneko saioan hainbat lagunen izango dira. Bilbo zaharra, san Frantsisko eta Zabalako taldeen koordinakundea antolatzen […]
Hiribildu gisa jaio zenetik, Bilbok beretzat nahi izan zituen hiru albo-herriok: Begoña, Abando eta Deustua. Baina elizate gisa eratu zirenez, beste bide batetik jo zuen: Bilboko alkatea agintari agertzen hasi zen Abando eta Deustuko jai egun handienetan, bere jurisdikzioa baliatuz. Deustuan, Done Peri edo San Pedro egunean. Borroka luzea eragin […]
Asteburuan Lekornen ospatuko da EHZ festibalaren edizio berria. Bertatik jaialdiaren berri eman digu Ekhi Erremundigi kolaboratzaileak. EHZ festibalaren 22. edizioa asteburu honetan izango da Lekonen . Betiko lez, estilo guzietako kontzertuak eta ikusgarriak antolatu dira, eta oholtzatik hainbat talde pasatuko dira, horien artean, Gatibu, Zea Mays, PILT, Frikun, Huntza, Kuartz, […]
Argia astekariak dakartzan gaiak ekarri dizkigu Lander Arbelaitzek. Azaletik abitu dugu errepasoa, erreportaje nagusia moda jasangarriaren ingurukoa da. Nola jantzi inor zapaldu gabe, horren erantzuna bilatzeko Euskal Herriko hiru adibide ekarri dituzte, bestetik etiketa atzean daudena aztertu dituzte. Bestetik Martin Goitiandia elkarrizketatu dute. Pintaketak egiten ari zela trenak harrapatu eta […]
Gaurkoan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialarien azken tartea izan da, ikasturte osoan zehar lanaren ekonomia izan dute hizpide. 30 saio egin dituzte. Lana ardatz izan dute. Lanaren ekonomia langileen ikuspegitik jorratutako ekonomia da. Ikuspegi kritikoa izan dute, langileen onurarako beste eredu ekonomikorako bidean. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170629_hiz_JonBernat_Endika.mp3 Deskargatu hemen.
