Abokatutzako eta Osasuneko hainbat profesionalek bat egin dute Sarek deituta urtarrilaren 13an Bilbon egitekoa den manifestazioarekin, “arrazoi humanitarioak direla eta, eta zuzenbide justua ezartzea eskatzeko”. Legea “arma politiko” gisa eta “mehatxu egiteko” ez erabiltzea eskatu dute. Zaida Casales erizainak eta Felix Cañada abokatuak irakurritako adierazpenaren arabera, egungo legediak “dagoeneko beteta […]
Urtea: 2017
Aupa lagunok, saio honetan disko berriekin batera, disko zaharrak ere entzungai izango ditugu. Joseba Tapia Besamotzak proiektuarekin gitarra jole datorkigu, aldi batez trikitia alboratuta soinu rockeroagoez jantzi ditu bere errepertorioko zenbait kantu gogoangarri. Xabier Montoia ere disko berriarekin etorri zaigu 2017 honetako hondarretan, Gorraizea du izena eta biolin eta gitarra […]
Hincapié aldizkariarekin argitaratu du Ahoztar Zelaieta kazetariak Euzkadi S.A. El gen corrupto del PNV liburua. Egilearen esanetan “diagnosia da, EAJri lotutako ustelkeria ulertzeko faktore determinanteak” aztertzen ditu liburu honetan. Ustelkeriari lotutako bosgarren goiburua du aurtengoa, izan ere, duela bost urte Txalapartarekin argitaratu zuen Jóvenes Burukides Bizkainos, ondoren La Casta vasca, […]
Gaurko urrezko kantua, Who Knows Where The Time Goes?, Ingalaterrako Sandy Dennyk Fairport Convention bere talderako konposatu zuen 60ko hamarkadan, baina 1968an Judy Collins kanadarrak egin zuen bertsioa entzun dugu. Aurten berriro grabatu du, Stephen Stillsekin batera kaleratu duen Everybody Knows disko berrian. 60ko urteetan Stillsek, bere bikotea zelarik, Suite […]
Beira taldeak Brailean deituriko lana aurkezten dabil egunotan, hirugarren lana dute eta ukitzeko musika bezala definitu dute. Jon Martin eta Gari Amundarain batu zaizkigu gaurko saioan. Irati Odriozola izan da Beira taldeak dakarren nobedadea, bost izatetik sei izatera pasatu dira, eta konturatu orduko talde handitzen joan da. Aurreko lana kolorea zen […]
Erroa argitaletxeak lau liburu eta bi disko berri aurkeztu ditu ostiral eguerdian Durangoko Azokako Ahotsenea gunean. Erroako editore Xabier Monasteriok aurkeztu ditu Zirimiri bilduma berriko lehen lau liburuak. Liburu laburrak, irakurtzeko errazak eta, Euskara errazean bildumakoak bezala, euskara ikasten ari direnentzako aproposak. Behinola Gara argitaletxeak argitaratu eta urte luzez oso […]
Igandean ospatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala BEC-en. Gaur egin dute aurkezpena. BECen bertan Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak aipatu bezala txalorik gabeko aurkezpena izan da gaurkoa, iganderako gorde dituzte denak. Igandean oholtza gainean zortzi bertsolarik kantatuko dute 15000 bertsozaleen aurrean, goiz eta arratsaldez. Irailean abitu zen txapelketa Baigorrin […]
Ostegunean, abenduaren 14an, Berbagunearen 6. edizioan 1.000 lagun inguru elkartuko dira Azkuna Zentroan hainbat mahairen inguruan euskara erabiltzeko eta partekatzeko. Euskaraz jakin eta hitz egiten dutenen eta euskara ikasten ari diren pertsonen arteko topagunea da Berbagunea, euskaraz hitz egiteko giro lasaian. Ostegunean, egun osoan zehar, 09:30etik 19:30era, adin eta maila guztietako pertsonak mahai […]
Gaur Mariaren bihotzean kokatuta dagoen Sarean topagunean, ekonomia zirkularra izango dute mintzagai. Ekonomia zirkularra badirudi bogan dagoen hitza dela, baina zer esan nahi du ekonomia zirkularrak? Unai Gazteluk eman dizkigu azalpenak. Ekonomia zirkularrean erabilitako materialak bota ordez berreskuratu egiten dira, produktu berriak ekoizteko erabiliz berriz ere ekonomian txertatzeko. Hartara, ez […]
Aste honetan Durangoko Azokara mugitu gara saio berezia egiteko. Berrien atalan, teknologiari buruz hitz egiten dugun bitartean, Azokaren gune ezberdinak ezagutzen ditugu. Elkarrizketetan, berriz, bost proiektu ezagutzen ditugu: Gamerauntsia, Arbi, Wikipedia Euskeraz, InspiraSTEAM eta Sarean.eus irratsaioa; sormenaren lurraldeak eman dizkigun bost egun hauetan. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok […]
