Bilbo Hiriaren Irrati gosarietan saio berezia egin dugu kafe Antzokitik. Gaurkoan kontsumoa izan dugu hizpide. Merkatari txikien egoera aztertuko dugu. Bilboko Gazte Prekarioen Asanbladak, “Black Friday, Black Future” lelopean martxan jarritako kanpainaren berri emango digute, kontrolik gabeko kontsumismoa bultzatzen duten Black Friday bezalako ekimenen atzean gazteon prekarizazioa dagoela salatu nahi […]
Urtea: 2017
Aste honetan, Black Friday-aren ondorioak sufritu eta gero bueltatzen gara Kontaktu gabeko txartelak, roaming-aren tarifak eta Puntueus fundazioak egunotan dituen .eus domeinuak merkeago eskuratzeko aukera komentatzeko. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean237.mp3 Deskargatu hemen.
Jabier Muguruzak, Konplizeak bere bakarkako hamabigarren diskorako hautatu zuen Irene, Leire Bilbaoren poema. Elkar diskoetxearekin kaleratutako lanean, Angel Unzu eta Mireia Ozerinjauregi izan zituen taldekide eta poemak akaso doinu ilunago, hitsago, malkotiarragoa iradoki badezake ere, gitarraren erritmoak haserrea, are amorrua ere sentiaraz diezaguke, aurpegiratuz bezala, ez ote zarete ohartzen egunero […]
EAEn Hezkuntzaren aldeko Akordioa delako prozesua zabaldu den honetan, Kontseiluak sustatuta, hizkuntzaren eremuan jauzia eman beharra aldarrikatu dute hezkuntzako eragileek: Euskal Herriko Ikastolak (Koldo Tellitu), HEIZE (Iñigo Salaberria), Hik Hasi (Joxe Mari Auzmendi), Kristau Eskolak (Mikel Ormazabal), Sortzen (Olatz Egiguren), UEU (Iñaki Gonzalez-Murua), eta hainbat euskal sindikatuk: ELA (Miren Zubizarreta), […]
Igor Arzuaga laudioar kantari eta musikaria izan dugu gaur gonbidatu saio osoan. Solasean hasi baino arinago, gaurko urrezko kantua entzun dugu. Duela gutxi Txuma Murugarrenek, Pettik eta Rafa Ruedak grabatutako Sutan nago argitaratu genuen Bilbo Hiria irratian. Kantu hori Nick Caveren Baby, I’m on Fire abestiaren bertsioa da eta guk […]
Gaur Hodei kezkatuta etorri da klasean mutil bat bezala janzten dela esan diotelako. Neskak arrosa kolorez jantzi behar direla esan diote baina hodeiri arrosa ez zaio batere gustatzen. Zuei zein da gehien gustatzen zaizuen kolorea? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/17-gaur%20ez%20dago%20eskolarik-arrosa%20kolorea.mp3 Deskargatu hemen.
Aquesta setmana acabarem d’escoltar l’entrevista d’en Cesc Agramunt al membre de l’ANC de Reus David Amigó. A l’embruix de les tradicions seguim de llegendes amb l’Albae. Per finalitzar el programa, en Marcel ens portarà a ARRAP. Aste honetan Cesc Agramuntek Reuseko ANCko kide David Amigóri egindako elkarrizketaren bigarren zatia entzungo […]
Euskararen eguna dugu abenduaren 3an, igandean hain zuzen ere eta Bilboko hainbat auzotan ekitaldiak egingo dituzte euskararen aldeko egun hau ospatzeko. Hona hemen Bilbo auzoetan asteburuan izango diren ekitaldien errepasoa. 11 egun euskaraz ekimenari ekin zioten Deustun duela 9 egun. Horrek esan nahi du, igandean bertan emango diotela amaiera hainbat […]
Bilboko Udalak omenaldia egin die gaur Korrikaren sortzaileei Euskararen Nazioarteko Egunean. Orain 37 urte ekimen honekin hasi ziren AEKko zortzi kideak omendu ditu. Egurrezko lekuko bana jaso dute. Hauek izan dira omenduak: Bitor Allende, Alvaro Gurrea, Urtsa Errazti, Bittor Artola, Josepe Zuazo, Joseba Kanpo, Julen Kaltzada, Enrique Ibabe. Bilboko Udalak […]
Vespa Velutina Nigritorax liztor asiarra da erle europarrari atera zaion azken etsaia. Euskal Herriko erlategietan agudo ari da hedatzen kalamitatea, erlezainen etsipengarri. Espezie inbaditzailea dugu, kalte handia eragiten duena. Gaurkoan Izaskun Perez de Heredia eta Sara Arkotxa biologo eta ikerlariak batu zaizkigu, Liztor Asiatikoaren inguruko doktoretza egiten ari dira, Ander […]
