Webgunetik paperera igaro dira Topatu proiektuaren lanak. 2016-2017 ikasturtea hilabetez-hilabete banatu eta horietako bakoitzean argitaratutako lanak kaleratu dituzte urtekari formatuan. Amaia Ramirez Topatuko kideak kontatu digunez, beharrezkoa ikusi zuten euskarriz aldatzea, paperak ematen dituen aukerez baliatzeko. Proiektua aurrera eramateko, crowdfunding kanpaina bat abiatu zuten, eta beraien helburu behin lortuta, hainbat […]

Lan berria kaleratu du Andu Lertxundi idazleak, Horma izenburupean, eta gaur goizean aurkeztu du Ahotsenean. Itzultzaile bat da istorioko pertsonaia nagusia, eta komunikazioa inkomunikazioa da funtsean landu duen gaia. Lehenego Horma lanaren abiapuntua zein izan den kontatu digu. Hormak islatzen du inkomunikazioaren ertza, edo guk pilota jaurti eta hark itzultzen […]

Pirritx Porrotx eta Marimots pailazoak 30 urteko ibilbidearen inguruan mintzatu dira gaur Durangoko azokan. Areto Nagusia txiki geratu da pailazoen hitzak entzuteko. Jose Mari Agirretxerekin berba egiteko aukera izan dugu. 30 urteetan bizitako abenturak eta bizipenak partekatu dituzte, bide batez, azken uzta aurkeztuko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2017/durangokoazoka/171205_JoseMariaAgirretxe.mp3 Deskargatu hemen.

Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea GITE erakundeak plazaratutako Gernikaren egiak apirilean aurkeztu zuten eta gaurkoan ere Durangoko azokan aurkeztu dute. 1937ko Apirilaren 26an faxistek Gernika bonbardatu zuten. 1987ko apirilaren 26an mundu mailako historialari esanguratsuek Gernikan buruturiko mahai-inguru batean gertaera hurari  buruz, eta batez ere, ondoren eraikitako gezurrean oinarrituriko errelatoa salatzera etorri […]

Antzerkizale elkarteko bi liburu aurkeztu ditu Durangoko azokan. Batetik Stereo Miren Gaztañagak izen bereko pieza eszenikoa oinarri hartuta eginiko liburua. 2009an estreinatu zuen pieza, generoaren inguruko hausnarketa batetik abiatuta. Gaur egun oraindik taularatzen duen antzezlana da. Liburua Stereo lanaren sormenaz dihardu, lan kolektiboa da. Dantza-antzerkiak Claude Cahunen autorretratoak, maskulinotasuna eta […]

Silvia Federiciren Caliban eta sorgina aurkeztu dute Ahotsenean, lehen aurkezpena izan da eta gendez lepo bete da aretoa, Federiciren hitzek ireki dute aurkezpena. Eskafandra bildumaren hirugarren liburu dugu hau. Garapen kapitalistaren genealogia bat, Erdi Arotik gaur arte. Eta bide horretan, sorginkeria egotzitako milaka emakumeren gorputzak. XVI. eta XVII. mendeetako Europako […]

Bilbori buruzko historia ofizialak ahaztu asko utzi ditu bazterrean. Horietakoak izan dira emakumeak, horietakoa izan da euskara. Bietatik zeukan Bizenta Mogelek (1782-1854) eta, hortaz, nekez agertuko da gure udalerriko historia jorratzen duten liburuetan. Hogeita bi urterekin, Ipui onak liburua argitaratu zuen. Hurrengo urteetan, berriz, bertso-paperak eta itzulpenak egin zituen. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171205_Gomutan34.mp3 […]

Aukeran Dantza konpainia 1997an sortu zuen Edu Muruamendiarazek, Donostian. Dantzari eta koreografoa da Muruamendiaraz eta ibilbide luze eta emankorreko taldea gidatu du hogei urtez. 20. Urteurrena ospatzeko ikuskizun berezia eskainiko dute Urtarrilak 7an Arriaga Antzokian. Edu Muruamendiarazen visita izan dugu saioan. Aukeran 20 urte izeneko ikuskizuna prestatu dute urteurrenarekin bat […]

Xerezaderen artxiboak Jaume Gelaberten “Ur bila basamortuan” ipuina entzuteko aukera eskaintzen digu. 2017ko  udaberriaren bukaera aldera Jaume Gelabert Palestinan izan zen, Al-Khalil hirian zein inguruko eskualdean. Bertatik bertara izan zuen beduinoen egoera ezagutzeko aukera, eta Israelgo Gobernuak ezartzen dizkien bizi-baldintza onartezinez oharturik, basamortuko biztanleen errealitatea ezagutarazteko asmotan kronika idatzi zuen. […]