Berrizen jokatutako Bizkaiko Bertsolari txapelketaren aurreneko finalaurrekoa ekarri digute Ibon Burgoak eta Erlantz Ibargurengoitiak. Sorpresa handirik ez zen izan, eta Miren Amuriza izan zen saioaren irabazlea; horrenbestez, finalean izango dugu kantuan bertsolari berriztarra (aurreneko sailkatua). Taulagainean izan ziren sei bertsolarien kantuak prosazko jardunarekin uztartuta aurkituko dituzue (aukeraketa diktatorialean), Berrizen bertan […]
Urtea: 2018
Aquesta setmana, aprofitant el seu concert a Bilbo, en Marcel repassa la trajectòria del grup Pupil·les, en un nou Denominació d’Origen. La Jorja ens parlarà d’ Enric Casasses, i per finalitzar el programa escoltarem la llegenda del rei moro del palau de Cubelles, de la mà de l’Albae, com sempre. […]
Euskara Jendea irratia atalean izen bereko liburuan barrena bidaiatzen dugu Xamarrekin. Gaurko atalean Paul Broca sendagile eta antropologoa ezagutu dugu. Broca giza garunari buruz egindako lanengatik da ezaguna. Hizkuntza gaitasuna garuneko leku jakin baten menpe zegoela frogatu zuen. Antropologoa ere bazen eta 1859an Parisko antropologia elkarteko aldizkarian euskaldunei buruzko lanak […]
Aljeriako Rachid Taha kantaria iragan irailaren 18an hil zen Parisen. Lyonen hazi zen eta aljeriar musika zein rockean ezarri zituen sustraiak. Gaurko urrezko kantua berak moldatutako Rock El Cashbah izan da, The Clash taldearen abestiaren bertsio ederra. Gero Charles Trenet-en Douce France entzun dugu, baita Taharen bertsioa ere. Horrek 1986an […]
Hesian taldeak zortzigarren lana “hasiera” deiturikoa aurkeztu berritan irratira bisita egin digute. Fran batu zaigu saiora. Zortzigarren lanak ibilbide ezberdina izan du, izan ere, lehenengoz ekoizle batekin lan egin dute, Juan Blasekin. Berria ere Madrilen grabatu dutela lana. Hitzei dagokionez inoiz baino biluziago agertuko dira. Diskoak musikalki beste norabide bat […]
Gaurko saioan Iñaki Urrestarazu ekialde hurbileko gakoak azaltzen jarraitu du, Irakekin jarraituko dugu pasa den egunean azaldutakoari segida emanez, eta halaber aipatu nahi dugu era laburrean, duela egun batzuk, Israel eta palestinarren artean izandako gatazka gogorra. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181121_Zer_gertatzen_da%20_ekialde_10.mp3 Deskargatu hemen.
“Inor ez delako profeta bere Mendean, Gabriel Aresti egunean” saiakera argitaratu berri du Asier Amezagak, Erein argitaletxearen eskutik. Irratian izan da Amezaga eta, azaldu digunez, Gabriel Aresti behin eta berriz azaleratzen den poeta dugu, eta berak haren “izenaren eta poemen errepika eta errepliken gaineko hausnarketa” plazaratu du… horrela dio liburuaren […]
Gaurko saioan Dislipemiaren inguruan mintzatuko gara. Odoletako gantz alterazioak sortutako gaitza dugu. Bizitzeko ezinbestekoa ditugu gantz horiek, gorputzean zehar odolaren bidez hedatzen direnak, Baina odoletan gantz ugari edo urriegi edukitzea “dislipemia” izenez ezagun duguna- bihotzean, arterietan eta garunean berebiziko aldaketak ondoriozta ditzaketen alterazioen eragile izan daiteke. Gurean izan dira On […]
Asisko Urmenetak AztiHitza, Agosti Xahoren Biografikoa izeneko komiki liburua aurkeztu du gaur goizean Bilboko Kafe Antzokian. Agosti Xaho zuberotar pentsalari, feminista, antiklerikala, kazetari eta ekintzailearen bizitzari buruzko liburua egin du Asisko Urmenetak, haren Bidaia Nafarroara liburua oinarritzat hartuta, bere irudia eta pentsamendua gaurko egunetara ekartzeko asmoz. AztiHitza palindromoa erabilita, Agosti […]
Igandean Berrizen jokatu zen Bizkaiko bertsolari txapelketako lehenengo kanporaketa, Miren Amuriza gailendu zen eta finalerako txartela lortu du. Bertsozaleek bete-bete egin zuten Berrizko frontoia igandean, guztira 650 bertsozale elkartu dira. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa izan da. Erlantz lankidea izan zen bertan eta kronika ekarri digu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181120_erlantz_bertsoak.mp3 Deskargatu hemen.
