Gaurkoa Ula Iruretagoaiena arkitektoarekin batera lo egiteko hiriak edo hiri logelak aztertu ditugu. Hirien logelak nagusiki etxebizitzak dauden bizilekuak dira, bizitza garatzeko beste funtzioak (lana, aisialdia, berdeguneak, elkarguneak, erosketak) hiritik atera eta beste leku batean gertatzen direlako. Lo egiteko bakarrik pentsatuak eta eraikiak izan diren toki hauek ez dute zentrorik, […]

Nutrizio atala irekiko dugu datozen minutuetan Bilbo Hiria irratia. Tarte hau On ekin nutrizioko lagunekin egiten dugu. Gaurkoan Elikagai taldeen inguruan mintzatuko gara. Garrantzitsua da jakiak sailkatzen jakitea, horrek elikadura anitz edukitzen lagunduko digu eta horrela beharrezko elikagai guztiak hartuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/osasuna/On%20ekin_18_elikagai_taldeak.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko urrezko kantua Etta Jamesek 1967an grabatutako “Tell Mama” izan da, kantu paregabea. Chicagoko Chess disko etxean zegoen Etta James Alabamako Muscle Shoals-en estudiora bidali zuten eta, bertan, andre honek bere grabaziorik onena ekoitzi zuen. Aurretik, urte bat arinago, estudio berean abestiaren egile Clarence Carterrek egin zuen jatorrizko bertsioa, Tell […]

Bere aurtengo uzta kaleratu du Ataramiñe argitaletxeak. Hiru liburu, hiru preso politiko izan dira aurten protagonistak:, Egia baten egunerokoa Oier Goitia gernikarrarena, Txori mezularia Joseba Erostegi antzuolarrarena eta Hamaika desio utopiarako, Ibon Muñoa preso eibartarrarena. Durangoko Azokan egongo dira eskuragai liburuok, gainontzeko urteetakoekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181203_Aterami%c3%b1e.mp3 Deskargatu hemen.

Azken finalaurrekoa jokatuta, hauek izango dira abenduaren 15ean Bilbao Arenan egongo diren bertsolariak: Miren Amuriza Plaza, Nera Ibarzabal Salegi, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Etxahun Lekue Etxebarria, Onintza Enbeita Maguregi, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ eta Aitor Bizkarra Ruiz. Gaurkoan Lekeitiko saioa aztertu dugu Erlantz Ibargurengoitiarekin. Sarrera guztiak agortu ziren Lekeition Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekorako. Giro […]

Gaurko saioan bikote harremanen inguruan mintzatu da Amaia Urrejola sexologoak. Bikote harremanetan ematen diren kontratuez hitz egin digu. Bikotearen artean jarritako mugak, argiak, flexibleak eta bien artean adostuak izan behar dira. Modu positiboan eraiki behar dira hauek.Pertsonak konplexuak gara eta halakoxeak dira ondorioz harremanak ere. Baina horixe da hain zuzen […]

ELAk argitaratu duen Egoeraren Azterketa koiuntura atalean aztertu dugu. Alemaniako Hartz erreformen ondorioak langileen eskubideen gainean. Mikel Zurbano krisi hamarkada honen inguruan idatzi du Argian eta berarekin bat egin dugu. Egoeraren Azterketa izenburupean, euskaraz eta gazteleraz argitaratzen dute, sei hilabetean behin edo birritan. Euskal Herria eta Espainiaren dato ekonomiko eta […]

Gatibu taldeak “Azken indioak” diskoa aurkeztu digu gaurkoan. Alex Sardui izan da irratian. Texasen grabatutako lana izan eta horrek berezia egin du grabaketa eta diskoa bera. Hamesei urteko geldialdirik gabeko bidean ilusioa eta motibazioa dute. Azken indioak direla diote. Kantuen hitzetan beste behin kezkatzen dizkieten gaien inguruan jardun dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181129_Gatibu.mp3 […]

Aste honetako Argiaren errepasoa  egin dugu Lander Arbelaitzekin. Eusko Jaurlaritzak publizitatean gastatzen duten diruaren inguruko erreportajea izan dugu hizpide. Datuak aztertu ostean gaztelaniazko hedabideak jasotzen dute publizitatean diru partida handiena. Bestetik  Italiako Brigada Gorriak talde armatu komunistako buruzagi izan zen Barbara Balzeraniri eginiko elkarrizketaz aritu gara. Bukatzeko Suna Altun kurduaren […]