Bilbon 1.450 terraza baino gehiago daude eta askotan bizilagunen egunerokoa oztopatzen dute. Bizikidetza hobetzeko, terrazen erabilera eta espazioa berrantolatuko du Udalak. Ikuskaritzarekin  abiatuko du plana, Zazpikaletan, Abandon eta Indautxun. Hasieran, ikuskaritzen bitartez gaur egun baimenduta dagoena betetzen dela egiaztatuko da, Bilboren 0 kilometrotik, hau da, Udaletxetik hasita.  Horretarako, merkatariekin, auzokoekin […]

Garai Zekenak antzezlana aurkeztu du Arriaga Bilboko antzokiak, Henrik Ibsen norvegiar dramaturgoaren klasiko handietako batean oinarrituta Denise Despeyroux egileak egindako testuaren bertsioa, Raul Cancelok zuzenduta. Oholtzan Miren Gaztañaga Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez eta Pako Revueltas harituko dira. Gaurkoan Miren Gaztañaga eta Kepa Errasti batu zaizkigu saiora. […]

Igorreko frontoian jokatu zen Igandean  Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa; finalerako txartela lortu du Nerea Ibarzabalek Markina-Xemeingo bertsolariak. Nerea Ibarzabal izan da puntu gehien batu dituena, 514 puntu guztira. Igandeko kronika ekarri digu Erlantz lankideak. Onintza Enbeita  bigarren  geratuta Miribillan izango da kantuan, hirugarren Eneko Abasolo “Abarkas” izan da. Bertsolariekin […]

Anita Parker taldeak “Anita Parker II”, bere bigarren lan luzea aurkeztuko digu gaur. Jon Zubillaga izan da gurean, bigarren lanaren xehetasunak ematen. Kantu berriak doinu berriekin eta beste behin dantza egiteko gonbita luzatzera datoz. Urte gogorra bizi izan du taldeak; Shot estudioa erre eta elkartasunarekin berregitea lortu badute. Oraingoa Angel Katarainen […]

Saio honetako lehenengo gonbidatua Karen Dalton izango da, Amerikako blues abeslari bikain honek Sweet Subtitute eta Something on your mind abestiak utziko dizkigu, segidan Matadeixen sortutako proiektu berri bat, Ro izenez eman dute argitara llhunbean esan-eginak izeneko singlea. John Murry-k liluratu gintuen bere The Graceless Age disko bikainarekin eta gertutik […]

BERGAGUNEA, aurten, Euskaraldiaren barruko ekitaldia izango da. Horregatik, egun osoan, euskaltzaleak eta euskara-ikasleak Berbagunearen zazpigarren edizioan parte hartzen ibiliko dira. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko euskaltegi-sarearekin batera, sustatutako topagune honen helburu nagusiak euskara kaleratzea eta gizarte elebiduna lortzeko hizkuntzaren ohiko erabileraren garrantzia aitortzea dira.Berbagunearen zazpigarren edizioa gaur, asteartean, […]

Aste honetan, kontsumismora bueltatzen gara, Black Friday-aren edizio berriarekin. Ibilgailu elektrikoekin, datuen babesarako arauekin eta Google Assistant-en laguntzarekin osatuko dugu programa. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean264.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoarekin sexualitatea  eta ezgaitasunean  izan dugu hizpide. Sexualitatea bizitza guztian dugun ezaugarria da, zaindu behar den balorea, ez da eskubide bat, errealitate bat da. Beste behin azpimarratu du sexualitatea modu ireki batean landu behar dela. Gogora ekarri digu ezgaitasunak denak ditugula. Guztiak bizitako momentu batean ez […]

Irrati saio berezia eskaini genuen BBK aretotik ostiralean “Lehen hitza” irrati saioa. Euskaraldiaren lehengo egunean hainbat esperientzia eta sentipen ezagutu genituen. Euskaraz arnasteko prest ere bagaude. Euskaraldia dinamikak erronka bota digu euskal gizarteari: 11 egunez bada ere, hizkuntza ohiturak aldatzea, eta euskarari bultzada ematea. Hori lortzeko, berdin du euskara ahoan […]