Gaurko saioan kointura atalean Okrestra Euskal Lehiakortasun Institutuak argitaratutako txostena aztertu dute J on Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarainek, azken txostenak hainbat datu azpimarragarri dakartza enplegu munduari buruz; bestetik, Bizkaiko ekitaldi eta negozio erraldoi handiei lupa jarriko diegu, Pello Zubiria Argiako kazetariak ‘frackin’-aren egoera EAEn aztertu du. Testua osorik […]

AEBetako herri musikaren bidegurutze nagusia Memphis da. Tennessee estatuan dago, Mississippi ibaiaren ertzean, eta bertan Beale Street famatua dago, blues eta rock’n’roll-aren sorlekua. Beltzentzako Memphis hiri nagusia zen, baina segregazioa nabaria zen bertan. Bertan hil zuten Martin Luther King. Sun estudioan Howlin’ Wolf, BB King, Ike Turner, Elvis, Johnny Cash, […]

Ostiralean Markos Gimeno Vesgak Skizopoziks show-a Erredakzioan eskainiko du. Errezitaldian Euskararekin jolasean, kalanbur elebidunak errezitatuko ditu, gaztelerazko testuetan euskara deskubrituz eta alderantziz. Hitzekin magia. Poesia eskizoeleduna. Bakarra munduan dio berak. Aspaldi hasi zen hitzekin jolasean eta zerorajasoa webgunean bildu du dena. Urte hauetan euskarazko palindromoak (testu kapikuak) sortu eta plazaratu ditu zerorajasoa.com blogean, […]

Duela zenbait urte bestelako iritzirik ere bazen arren, egungo egunean inork ez du zalantzan jartzen gure planetan klima aldaketa nabaria gertatzen ari denik. Batez besteko tenperatura igotzea edo bioaniztasuna galtzea klima aldaketaren adierazle orokorrak ditugu. Dena den, klima aldaketak ekar ditzakeen kalteak oso ezberdinak dira leku batetik bestera. Euskal Herriari dagokionez, itsas […]

Bihar abiatuko da Zinebi jaialdiaren 60. Edizioa, Nazioarteko 52 film izango dira Sail Ofizialean lehian. Urte borobila eta aldaketaz etorri da Zinebi. Jaialdiak zuzendari berria du Vanesa Fernandez eta irudi berritua. Zuzendariarekin hitz egin dugu eta gogotsu eta ilusioz dago. Zinebi Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia bihar hasiko […]

BERRITXUN, EPEL Plentziako Groenlandiatik Berriatuako Mediterraneora egin du salto Bizkaiko Bertsolari txapelketak. Bosgarren eta azken kanporaketa jokatu zen domekan Berritxuko frontoian, eta bertan, epeletik joan zen saioan (giroan zein publikoan), sorpresarik ez zen izan. Oihana Bartra izan zen garaile (zuzenean Igorreko finalaurrekora sailatzea lortu du). Hauxe duzue saioaren bertso-aukeraketa diktatoriala, […]

Eusko ikaskuntza 100 urteurrena ospatzen ari aurten. 1918 urtean sortu zenetik guztira 17 kongresu egin ditu Eusko Ikaskuntzak, bi helburu nagusirekin: batetik, ikerkuntza eta kultura sustatzea, eta, bestetik, Euskal Herriaren erronken eta beharren inguruko prospekzioa egitea, aurrerabidea xede. Eusko ikaskuntzaren XVIII kongresua burutzen ari da, hurrengo ekitaldia Bilbon izango da […]

Jokoa ez da errenta dio esaera  zaharrak, gaurkoan Xamarrekin batera Kirolak izan ditugu mintzagai. Kirola hitza eta ekintza modernoak dira. Gurean kirola hitzaren ordez apustu, joko proba edo dema erabiltzen ziren, beti ere desafio eta apustua izan bait da tartean. XX mendean baserri  eta auzoetan antolatzen ziren apustuak, baina denborarekin […]

Gaurko saioan Iratxe Fersneda laguna izan dugu bidelagun, Lurralde Hotzak  ez-fikziozko lehen film luzea aurkeztuko du Xixonen,  Xixongo 56. Nazioarteko Zinemaldian parte hartuko du Llendes sailean. Lurralde Hotzak emakume baten bakarkako  bidaia da eta bere bidelagunak  zinearen mamuak eta bere kamara dira. Ez fikziozko road movie honetan, bere begirada erlezaintzarekin, arkiteturarekin […]