Larunbatean Feministon Herria egunarekin bukatu dira Emakumeen mundu martxaren nazioarteko topaketak. Nazioarteko Idazkaritza berria aurkeztu dute. “Denak libre izan arte” lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du Emakumeen Mundu Martxak. Aipamen berezia egin diete bertan egoterik izan ez dutenei: “emakume presoei, errefuxiatuei, etxeko langile…” Goizetik hasita, egun osoko egitaraua antolatu dute Feministon […]
Urtea: 2018
Lur eta Hodei Iruñara joango dira txango batera. Haiek txupinazoa botatzen duten lekua ezagutu nahi dute. Baina Amamak iruñan dagoen zubi famatu baten kondaira zaharra kontaktua die. Aintzinako kontuez asko ikasiko dute gaur Lur eta Hodeik. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/39-gaurezdagoeskolarik-mihiluzeibaiaenkondaira.mp3 Deskargatu hemen.
Nafarroako Gobernuari Lan Banaketa politikak egitea eskatu dio Parlamentuak. Japonia, jarraitu behar ez dugun eredu txarra aztergai. Zor publikoa Nafarroan, antzinako erregimenaren opari kutsatua. Gaia hauek aztertu dituzte Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarain ekonomialariak. Koiuntura : Lan guztiak banatzearen beharra adierazi du Nafarroako Parlamentuak Komunitatearen egoerari buruzko eztabaidan, […]
1966an Pink Floyd blues talde bat besterik ez zen (Pnk Anderson eta Eddie Floyd bluesman beltzengandik hartu zuten izena), baina Syd Barrett-ek bazituen beste ideia batzuk, eta 1967an hasi ziren psikodelia esparruan, UFO aretoan. Joe Boyd-ek ekoitzi zien Arnold Layne kantua, eta hori izan da gure gaurko urrezko kantua. Bide […]
Hirian gabiltzala, toki baterantza, ibili, eta semaforoa gorri, jira alde batera eta segi ibiltzen, helburutik urruntzen, eta hurrengo guruzbidean, etena topaz gero, beste alde batera egin, eta bidean topatzen duzun objektu deigarri horri erreparatu, landara eder horretara hurbildu, usaindu, eta paretik pasako den lehengoari galdetu, zein da landare hau? Horrela […]
Bilbo Hiria irratiak berrikitan zabaldu duen iritzien tartera beste aditu bat heldu zaigu. Xabier Amurizak, hilean behingo maiztasunean, bere lorratza utziko du, euskarari eta euskal kulturari berez doazkion gaiei buruz hitz eginez. Saio honetan, Xabierrek berak atera berria duen Neska bat leku inposiblean eleberria oinarri harturik, 70eko urteen bueltan Zamorako […]
Denok jakina denez, gizakiok ezinbestekoa dugu lo egitea. Ez dago bizitzerik lorik egin ezean. Eta loaren inguruan arazoren bat sortzen zaigunean, gure bizi kalitateak asko sufritzen du. Hainbesteraino sufritzen du, non, eguneroko bizitzaren funtzionamenduan izaten dituen eragin kaltegarriez gain, loa galtzea gaixotasun aski larrien sorburu izan baitaiteke. Narkolepsia izena ematen […]
Gaurko irrati tartean Hezkuntza ereduak izan ditugu gogoeta gai Xamarrekin. Kataluniako eskoletan murgiltze eredua erabiltzen dute, urteetan arrakasta izan duena. Kataluniako murgiltze eredua (irakasgai guztiak katalanez, gaztelaniaren eta atzerriko beste hizkuntza baten irakasgaiak izan ezik) 1983an aplikatu zuten lehenengo aldiz, Bartzelonako Santa Coloma de Gramenet hiriko hemeretzi eskola publikotan. 1992tik […]
Asteburuan Galdakaon Musika Bizian jaialdia ospatuko da, Palestina, Kornualles, Katalunia eta Euskal Herriko taldeak izango dira protagonista, Andra Mari dantza taldeak antolatu duen Musika Bizian jaialdian, estaturik gabeko munduko jaialdia bakarra. Bere V. edizioan, aurreko urteetan bezala, bestelako jarduerak ere izango dira Galdakaoko kaleak eta plazak girotu asmoz. Hala, kalejirak, umeentzako […]
Katixa Agirrek bigarren eleberria aurkeztu du Amek ez dute deiturikoa. Nobelaren abiapuntua da ama gazte batek bere ume bikiak hiltzen dituan momentua. Beste ama gazte batek, krimen horren zergatiak ulertu nahian, ikerketa hasiko du bere kabuz. Eleberriaren hasiera nobela beltzaren antza duela adierazi digu. Gizartean tabua den auzi bat jorratzen […]
