Heldu da POTTOPSIKOTIKODEPRESIBOEk espero zuten botika: POTTO saioak airean du beste bala bat. Oraingoan, asteburu hotzari aurre egin eta Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia Bizkaian zehar ibili dira, zapatu eta domekaz izan ziren bi saio ekarri dituzte uhinetara. Zapatuan Barakaldoko San Bizente auzoan ziren jaietan BERTSOTRUK ekimenaz gozatzeko aukera izan […]
Eguna: 2019-01-24
Esparru ugari jorratuko dugu gaurko saio honetan, beti ere itsasotik abiaturik. Lehenengo eta bat, itsas ekosistemak nolakoak diren argitzen ahaleginduko gara; bigarrenik, itsas estazio batean egiten diren ikerlanen berri izango dugu; eta, azkenik, itsasoaren eta giza osasunaren artean egon daitezkeen loturak aipatuko ditugu. Horretan guztiorretan UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioko zuzendariorde […]
Euskaltzaindiaren mendeurrenaren harira, haren lanak ezagutzen gabiltza Bilbo Hiria irratian. Gaurkoan Hitzak, berbak izango ditugu hizpide; Hiztegia. Mirian Urkia, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduraduna da. Egun, 46.180 forma (2017an baino 1.317 gehiago) eta 63.507 adiera (2017an baino 2.008 gehiago) ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak. Sarrera berri batzuk gehitu dituzte bokata, eskimal, jopuntu, karkasa, kontainer, […]
