Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoa batu zaigu eta giza komunikazioaren teoria jardun dugu. Bikote harremanetan ematen den komunikazioa aztertu dugu, zientzia sexologiakotik. Bikote harremanetan ematen diren komunikazio motak aztertu ditugu. Beti komunikatzen dugu eta erak ezberdinak izaten dira, bost baieztapen ekarri dizkigu Amaia Urrejolak. https://bilbohiria.com/docs2/2019/plazeazeureeskuetan/190108_sexologia_33_bilingusmo_sexuala.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2019-01-14
Bere lehen urtea beteko du Bizkaiko pentsiodunen mugimenduak bihar. 52 astelehenez Bilboko udaletxeko eskaileretan aldarriak plazaratu ostean, urte honen ebaluaketa egin dute eta manifestaziora deitu dute larunbaterako, urtarrilaren 19a. Gurekin izan dugu Jon Fano mugimenduko kidea. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190114_Pentsionistak%20(online-audio-converter.com).mp3 Deskargatu hemen.
Prestatu dute 21. Korrikaren ibilbidea: 11 egun, zazpi herrialde, 2.560 kilometro. Klika leloarekin egingo dute Korrika aurten: Euskaraldia igaro berri delarik, euskararen aldeko jokabideak hartzera dei egingo du Korrikak, euskararen alde Klika egitera. Apirilean izango da 21. Korrika: Garesen (Nafarroa) abiatuko da, hilaren 4an, ostegunarekin, eta Gasteizen bukatuko, hilaren 14an, […]
Gaurko saioan Bob Dylan kantariaren Girl from the North Country kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Robert Allen Zimmerman, Bob Dylan izengoitiz ezaguna, estatubatuar musikari, abeslari eta olerkaria da. Haren lanik ospetsuena 1960ko hamarkadakoa bada ere, sei hamarkadaz aritu da eszena gainean. Musika eta literaturaren uztarketarik nabarmenetakoa dugu berea. Grabatutako […]
Gaur Juan Soroeta izan dugu gonbidatu. Bera nazioarteko zuzenbide irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostiako zein Leioako kanpusetan, baina guk musikazale amorratua delako ekarri dugu. Orain bost urte sortu zuen Club 44, etengabeko kultura elkartea, Donostian kontzertuak antolatzeko. Bazkideek hilero ordaintzen duten kuotarekin Altxerri aretoan 54 kontzertu antolatu dituzte orain […]
