Pare talde feministaren hamargarren urteurrena dela eta “Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa” sorta izango da larunbatean Deustuko Gazte Lokalean. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena izango dira protagonista, euskara, umorea eta generoa uztartuz. Bakarrizketan zehar landuko dituzten gaiak ere potoloak: amatasuna, ama izateko presioa… Gaurkoan Mirari Martiarenarekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190116_mirari_martiarena.mp3 […]
Eguna: 2019-01-16
Iñaki Barcenak, berak eta Oier Zeberiok sinatuta Berrian argitaratu den Euria, arriskuak eta demokrazia artikulua ekarri digu hizpidera. Bertan Zeberiok eta Barcenak azaltzen dutenez, “errekek eta ibaiek gainezka egiten dutenean, eta naturari lapurtu zaizkion eta eraikinez bete diren lur eremuak urpean geratzen direnean, gizakia babes gabe geratzen da, eta harturiko […]
Poesia eta bizipenak izan zituzten mintzagai Ruper Ordorika eta Bernardo Atxagak Kafe Antzokian. Bilbon hasi zuten beraien ibilbidea, Arriaga eta San Anton zubien arteko eremu horretan, Somera kalean, bereziki. Ordutik urte dezente pasatu eta gauza asko aldatu dira. Baina idazleak berdin darrai; kanpokoa bai baina barrukoa ez delako sekula zahartzen. […]
Arriaga antzokian estreinatu ostean hilabete honetan zehar Ocaña antzezlana Pabiloi 6 aretoan eskaintzen ari dira. Jose Perez Ocañaren bizitza oholtzara eraman dute. Artista, performerra, pintorea, bizi izan zuen deboratik aurretik zebilen. Gizarteak ez zuen sekulan ulertu ez haren lanik ez haren izaerarik eta larrutik ordaindu zituen gizartearen mespretxua eta maitasun […]
Eskean Kristö taldeak lan berria argitaratu berri du, “Beste belaze batzuen gozoan” izenburua du hirugarren lan luzea lanak. Boskotean aldaketa egon bada ere Eskean Kristö rock and roll klasikoan jarraitzen du. Disko berriko kantuak ezagutzeko Pello eta Peoi batu zaizkigu Piperpolis-era. Eskean Kristören zigilua dakarte kantu berriek, baina taldekideek aitortu […]
