Bilbo hiri industrialetik zerbitzu hiria izatera pasatu da, aspalditik datorren eraldaketa da. Desindustrializazioa prozesu sakona izan da. Baina azken urtetan hiriaren norabidea errotik aldatu da. 2018 urtea ekitaldien urtea izan da, horrela bultzatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak. Bilbo post industriala “ezagutzarena” izatea bultzatzen ari dira. Irla bihurtu […]

Lur planetaren gaineko bizitza azaldu nahi duen Gaia hipotesia, 1969an James Lovelock kimikariak garatu zuen eta Lynn Margulis biologoak babestu. Izaki bizidunak lurrarekiko, ozeanoekiko eta atmosferarekiko elkarbizitza batean bizi gara. Hipotesi honen arabera biosfera eta Lurraren osagai fisikoak (atmosfera, hidrosfera eta litosfera) bateratuak agertzen diren, sistema elkarreragile konplexua eratu dute. […]

Askotan pentsatu izan da elebitasuna administrazioan kontu berria dela, azken 40 edo 50 urteotakoa, baina historiari errepasoa eginez askorentzat harrigarria izan daitekeen lekuetan topatzen dugu euskaren presentzia: esaterako, Iruñeko ospitalean. 1791n apez erdalduna izendatu zuten Iruñeko ospitalean lan egiteko. Ospitaleko batzordeak Euskara ikas zezan eskatu zion. Erabili ziren argudioen artean, […]

Jean-Christian Galtxetaburuk, Mixel Etxekoparrek, Patxi Laskaraik eta Pierre Visslerrek “Züek heben” gaualdia eskainiko dute Euskaltzaindiak Bilbon duen aretoan, ostiralean.  Gaurko Piperpolisen Mixel Etxekopar izan da gurean. Bertan, aurreko egunetan hirian zehar hartutako irudi eta argazkiak erakutsiko dituzte, musikaz lagundurik. Euskal Herriko mapa geopoetikoa egiten dabiltza eta hiru egun haietan Bilbon […]