Hodei eta Lur astebururo mendira joaten dira lagunekin. Lur beti lehena heltzen da totontorrera baina hodeik nahiago du astirago joatea lagunekin berba egiteko. Zuek ahal zarete mendira? https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/47-gaurezdagoeskolarik_sugaidragoitxoa.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2019-01-18
Gaurko Lanaren Ekonomia saioan egitura atalean Lan harremanen kontseiluak 2018ko txostena aztertu dute Jon Bernat Zubiriak eta Endika Alabort Amundarainek. Eustaten hiruhileko kontuen aurrerapenaren arabera,%2,8 izango da 2018ko bigarren hiruhilekoko EAEko BPGaren urte arteko hazkundea (%3,1 aurreko hiruhilekoan). Txosteneko datuak aztertu eta ondorioak ekarri dizkigute. Bestetik koiuntura atalean mundu mailako […]
Azken urteotan medikuntzak, biologiak eta ingeniaritzak eskutik helduta dihardute lanean, gure gorputzaren zenbait funtzio eta are zenbait organo ere berreskuratzeko nahiz birsortzeko balio izango duten materialak lortzeko asmoz. Biomaterialak ditugu horiek, gero eta aplikazio gehiago daukatenak. Arlo honetan aditua dugun Ester Zuza ikertzaileak biomaterialen ezaugarri eta funtzio nagusiak zehaztuko dizkigu […]
UEUk “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresuaren hirugarren edizioa aurkeztu du. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia-produkzioa areagotzea da. Kongresua IKER Zentroarekin elkarlanean antolatuko dute eta bi erakundeek hitzarmena sinatu dute gaur. Hirugarren edizio hau Baionan egingo da maiatzaren 27, 28 eta 29an. […]
