Ezkerreko begiradatik, ekosozialismoaren hazia ezarri du ekologismo sozialak. Kontserbazionismoak eremuak banatzea eta ekologismo espiritualak naturaren sakralizazioa proposatzen zuen bitartean, ekologismo sozialak natura eta gizartea batera modu orekatuan egotea proposatzen du, eremuen erabateko banaketa fisikorik gabe baina naturak giza garapenaren mendekotasunik pairatu gabe. Gure arteko harremanak justizia sozialaren ikuspegi etiko baten […]
Hilabetea: apirila 2019
Gaur arratsaldean Plaza hutsa ekimenak hezkuntzan inguruko gogoeta eta begirada ekarri nahi du Bilbora. Durangon abiatu zuten hezkuntzaren inguruko gogoeta. Gogoeta prozesu publikoa izaten ari da, ezkerreko independentismoaren ikuspegi estrategikoa berritzea helburu duena. Eztabaida ireki eta elkargunea izan nahi duen eztabaida da. Hezkuntza eredua, segregazioa edo inposatutako legeen inguruan hausnartzeko. […]
Gaurko saioan memoria, migrazioa eta sorkuntza uztartzen dituen proeiktuaren inguruan mintzatu gara, Batetik Basotik itsasora dokumentala eta Basoa dantza piezaz. Asteburu honetan estreinatuko dira Loraldia jaialdiaren barruan. Basotik itsasora dokumentalaren emankizuna goizez, eta Basoa koreografia arratsaldez izango dira. Dantzaz izan da Larart egitasmoaren bultzatzailea eta sortzailea, Hotz Zarautz eta Txikota […]
Gaur abiatuko da Gutun Zuria letren nazioarteko jaialdia Azkuna Zentroan. Maialen Lujanbiok egingo du lehenengoetako hitzaldia: solasaldi bat egingo du bertsolaritzak inguruko artearekin duen harremanaz. Gaur gauean suak nire liburutegia erreko balu. Artea kontatzeko artea tituluak jaialdi honek duen helburua hartzen du. Lehen zatiak Aldous Huxleyren saiakera du abiaburu, Huxleyk […]
Iepa! gaurko saioa irekitzeko Enrique Ortiz de Landazuri Izardui aukeratu dugu. Nor den galdetzen duzuenontzat esan dezagun askoz ezagunagoa dela Bunbury ezizenez, Heroes del silencio talde arrakastatsuan abeslari ibili zen eta gero 90eko hamarkadaren amaiera aldean bakarkako bideari ekin zion. Gaur Flamingos diskotik aukeratutako bi abesti ekarri ditugu. Hurrengo taldea […]
Aste osoan, apirilaren 2tik 8ra, Bilboko Nazioarteko Animazio Zinemaldia ospatuko da. Egun horietan nazioarteko animazio-zinearen aukeraketa zabala eta kalitatezkoa eskainiko da. Lehen Animakom Fest-en 600 film labur hartu ziren, eta III. edizioan, 1.200 jaso eta 600 aukeratu dituzte guztira. Zinemaldiak Bilborock izango du bere egoitza nagusia. Egitarauak bi lehiaketa-ataletan bereizten […]
Gaurko urrezko kantua American Epic telebista dokumentalerako grabatu zuen NAS rap egileak kantua orain dela 100 urte Will Shadek egin zuena The Memphis Jug Banerako On the Road Again da. NASek zioen moduan blues eta rap nahiko hurbil daude. Nasek American Epic-erako grabatutako beste kantu bat dugu One Mic izenekoa. […]
Aste honetan, birpasatzen ditugu Apple-en azkenengo aurkezpenak, zerbitzuen arloan, eta bere hurrengo pausuen eztabaida irekitzen dugu. Europan baita ere jarriko dugu begirada, Jabetza intelektualaren direktiba berria esplikatzeko. Bukatzen dugu Tolosan, Gipuzkoa Encounterraren kontaketak ekartzeko. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. […]
Gaurko gure sexologia atalean Amaia Urrejola eta Mikel Oribe sexologoak izan dira. Margarita with Straw filma aztertu dugu ikuspegi sexologikotik. Laila Kapoor da pelikulako protagonista, 19 urte ditu Indiarra da. Garun paralisia du, gurpildun aulkian bizi da. Amarekin harreman estua dauka. New Yorkera ikastera doa eta bertan beste mundu bat […]
IkerGazte2019 badator. Oraingoan 2019ko 3. edizioa Baionan izango da. IkerGaztek Durangon hasitako ibilbidea, Iruñean jorratzen jarraitu zuen eta aurten Baionan egingo dugu geldialdia. Izena emateko epia ireki berri dute eta horren ingurua berba egiteko Ainhoa Lataturekin hitz egin dugu. 2019ko maiatzaren 27-28-29an Baionan ospatuko da IkerGazte kongresua. Kongresuaren helburuetako bat […]
