Alde Zaharreko Jai batzordea prozesu parte hartzaile baten bidez eratu da,azken hilabeteetan La Bolsan bilera irekiak egin dituzte, alde zaharreko jaiak eraikitzeko proposamenak konpartituz, Atzo zian zuten bilera eta Maiatzaren 2an beste deialdia egingo dute. Irekia eta publikoa da, auzokide guztiok batu eta ordezkatzeko asmoz jaio dena. Alde zaharreko auzokideon […]

Gaur bi kontinente lotuko ditugu, Murray Bookchin eta Kurdistango Rojava, ekoanarkismoaren bidaia eginez. Guraso errusiarren seme, New Yorken sortu zen Murray Bookchin (1921-2006). Unibertsitate irakasle, ikerlari eta aktibista ekologista estatubatuarra dugu, ekologia sozialaren (ekoanarkismoaren) sortzaile eta mugimendu ekologistaren sortzaileetakoa. Marxismo tradizionaletik sozialismo libertariora egin zuen bilakaera eta hainbat liburu idatzi […]

Gaurko saioko lehenengo izena Nilüfer Yanya da. Turkiar eta irlandar jatorrizko interprete gazte honek Londoneko periferian du bizilekua eta hortik zabaltzen du bere soul ilun eta distortsionatua, King Krule edo Jamie Isaac-en modura soul garaikidearen aitzindariak. Miss Universe da bere azken diskoa. Hurrengoa Bakar, Frantzian jaioa baina Ingalaterran errotutako musikari […]

Aste honetan, epaitegietatik pasatzen gara, Series Yonkis-en epaiketa aztertzeko, Europatik azkenengo berriak jasotzen ditugu, beste salaketa bat aurkituz, eta energiaren autokontsumorako dekretu berria ezagutzen dugu, eta bere ondorioak azaldu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean274.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko sexologia atalean hiru pelikula izan ditugu mintzagai Amaia Urrejola sexologoarekin.  “Antes del amanecer, atardecer, anochecer” triologia aztertu dugu. Hiru pelikulak hautatu ditugu hiru pelikuletan protagonista bikote harremana delako. Sexu terapia sistemikotik aztertu ditugu filmak. Maitasun erromantikoaz ere mintzatu gara, fikzioa izanik  hori ere badute pelikulak. Filmetan ala ere garrantzitsuena […]

Lleis que sols afecten a les dones, en parlarem al De mica en mica. I també de Marta Pessarodona. Per acabar, coneixerem la Federació de Comunitats Catalanes a l’Exterior, de la mà d’Antoni, de la comunitat catalana a Luxemburg. https://bilbohiria.com/docs2/2019/demicaenmica/190329-demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen. Emakumeoi bakarrik eragiten dizkiguten legeez mintzatuko gara De […]

Europar mugetako politikak salatzea eta Durangon maiatzaren 5ean egingo den Herrien, Pertsonen eta Giza Eskubideen Besarkada europar ekimenean parte hartzera dei egin du gaur Ongi etorri errefuxiatuak plataformak. Gobernu zibiletik abiatuta atzerritar bulegora abiatu dira lore koroa eskuan zutela, Mediterraneoan hildako 35 mila pertsonen izen zerrenda eraman dute. Herrien Besarkada-El […]

Gaurko kantu gaia “Bette davis eyes” izan du Rafa Ruedak, Jackie DeShannon kantariaren kantua izan du hizpide. Kantari amerikarrak kantu ezagun askoren egilea dugu, emakumezko lehenengo konpositorea hartu izan da. Bere ibilbidea 1957an abiatu zuen, 1975ean grabatu zuen bere azken lana bere ahotsean, nahiz eta bere kantuak kantari askok kantatu […]