Hodeiri hortz bat jausi zaio eta maritxu teilaturi oparitu nahi dio. Amamak, bere garaian saguzaharrari ematen ziotela kontatu die. Zuk nori oparitzen dizkiozu zure hortzak jausten zaizkizunean? https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/58-gaurezdagoeskolarik-saguzaharra.mp3 Deskargatu hemen.
Hilabetea: apirila 2019
18 film luze lehiatuko dira Zinemaldiko Sekzio Ofizialean, estatu mailako zazpi premiere horietako bat lehen aldiz ikusiko da Europan eta David Martín Porrasen “The Chain” filmaren mundu mailako premierea FANTen izango da– eta beste zinemaldi batzuetatik oso kritika onekin eta ikus-entzuleen harrera bikainarekin igaro diren lanak ere, “The Hole in […]
Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat zubirik bi gai nagusi landu dituzte. Kointura atalean Benchmarking Working Europe 2019 ETUI Europar Sindikatuen Konfederazioak argitaratutako txostena aztertu dute. Egitura atalean Euskal Ekonomiaren Historiara joan gara, Liberalen garaipen militarretik gaur egungo ke saltzaileen errepasoa egin dute. Bukatzeko Amaia Lekunberri kazetaria batu da saiora. […]
George Soulé-k 1973an grabatu zuen Get Involved dugu gaurko urrezko abestia. Soule Mississippi estatukoa zen eta La Louisiane eta Malaco disko etxeetan ibili zen musikari eta kantu egilea, 1969an Alabamako Muscle Shoals estudioetan hasi zen lanean Fame zigilurako. Zuria izanik eta Get Involved kantuak Black Power-a goraipatzen duenez, ez zen […]
TrabesKalea irrati saio feminista dugu Bilbo Hiria irratiko uhinetan, eta hauxe dugu saio berri honen lehenengo alea. Euskaraz feminismoaren inguruan jarduteko. Interesatzen zaizkigun gaien ingurua pentsatzeko, hausnartzeko, ezagutzeko edo kritikak egiteko. Kale irekia izan nahi du, gogoetarako plaza, parte hartzeko eta proposatzeko. Ikuspegi eta korronte ezberdinak elkarbanatzeko plaza. Lehenengo irratsaioan […]
Hemen duzue gaur Korrikaren Bilboko ibilbidea jarraitzeko zuzenean, Bizkaia Irratiarekin eta Uriolarekin egin dugun irrati saio berezia osorik entzungai. Eguerdian sartu da lasterketa Bizkaiko hiriburura, eta arratsaldera arte ariko da, auzoz auzo. Euripean egin ditu ia kilometro guztiak baina jendetza batu da. Bizkaia Irratiarekin eta Uriolarekin elkarlanean kilometroz kilometro eta […]
Ostera ere bertso-dantzan jarri dugu Bilbo Hiria irratia, eta prest dugu beste POTTO ale bat. Gaurko saioan, Ane Zabala soinu-teknikariaren laguntzaz eta Erlantz Ibargurengoitiaren gidaritzan, martxoan Iñakiren Tabernan izandako Mauri-Apolo bertso-sariketaz gozatu dugu (bertan izan ziren kantuan Maite Sarasola, Maider Altuna, Hodei Iruretagoiena eta Peru Irastotza), eta, ondoren, Abusuko Ikastolak […]
Goizeko saioaren ondoren, arratsaldean ere, hedabideen inguruan hausnartzen jarraitu dugu, Kafe Solasak ekimenean, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleekin. Arratsaldeko saioa Kafe Antzokiaren goiko solairuan egin dugu, Kutxa Beltza deritzon gunean. Hasteko, Sandra eta Asier batu zaizkigu irratira, telebista, Twitter eta Facebook darabiltza informatzeko, nahiz eta sare sozialetan desinformazioa gailentzen dela azpimarratu […]
Gaurkoan Bilbo Hiria irratiak, Gabriel Aresti euskaltegiarekin batera, hedabideen inguruan hausnartuko du, Kafe solasak izeneko ekimenean. Euskara ikasleekin batera euskarazko hedabideen inguruan aritu gara. Zein nahiago duten, irakurri, entzun edo ikusi. Teknologia berriek aldatu ahal dituzte kontsumo ohiturak. Hitzak, hitzak, hitzak, goizetik gauera telebistan, irratian, prentsan, Interneten. Gure garaiaren ezaugarria […]
2008an ekin zioten abenturari, existitzen ez zena sortzen, eta posible dela erakusten ari dira. Betean dabil Joseba (garapen iraunkorrean buru belarri sartu zen behinola, familia eta historia berreskuratzeko argiak piztuta) eta taldea ekinean. 2500dik gora bazkide dira 2019an. Autofinantzatutako proiektua, to! Talde lan polita izan da hasieratik, hori oinarrian, antza. […]
