Gipuzkoako bertsolari txapelketaren finalean kantatuko dutenen izenak prest daude jada. Gaurko saioan azaro-abenduan jokatu diren 3 finalaurrekoak aztertu ditugu, eta finalisten kantu-hotsak ekarri uhinetara. Arrasate, Oiartzun eta Tolosa bisitatu ditugu. Biba hankaluzea, potoa eta errima progresiboaren errepublika librea! https://bilbohiria.com/docs2/2019/potto/191204_potto_gipuzkoako_txapelketa_finalaurea.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2019-12-05
Oiane Valero Durangoko Azokan aritu da bere Euskal langile emakumeak. Antzinako erregimenetik kapitalismora liburuari buruz. Solasaldian fokua jarri du emakumeek subjektu moduan izan duten garrantzian, nahiz eta sistemak isilarazi dituen. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta liburuan aipatzen dituen termino asko argitu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Durango_2019/191205_Oiane_Valero.mp3 Deskargatu hemen.
Eztena jaialdiak aurtez ezohiko antzerki jaialdia antolatu zuen; hiru laborategi eszeniko sortu zituzten gidari banarekin, esperimentazio eta sormen prosezuari garrantzia emanez. Hiru astetan Eztena jaialdian geratutako bi liburutan eta hiru ikusentzunezkotan jaso dituzte. Alaia Martin Etxebestek “Leihoen afasia” kronika librean jaso du jaialdiko esperientzia. Amets badiola Rubiok “Preposta” argazki liburuan […]
Durangoko Azokaren ekitaldien barruan EuskarAbenturaren 3.edizioaren aurkezpena eskaini dute bertaratu diren elkartekide, babesle eta aurreko edizioetako partaideek. Datorren espedizirako gazteen parte-hartzea sustatzea izan da xede nagusia. Izen ematea irekita dagoela adierazi dute EuskaAbenturaren webgunean. EuskarAbenturaren 3.edizioaren nondik norakoak azaldu ditu Irune de la Maza sustapen arduradunak. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Durango_2019/191205_euskalabentura.mp3 deskaragatu hemen.
Gorka Juliok azaldu digu aurten berak koordinatzen duen Kabi@ guneak Durangoko Azokan izango duen egitaraua. Hezkuntzari eta sorkuntzari arreta berezia eman diote lehen egunetik, izan ere, ostegunean. konputagailu baten funtzionamendua ulertzeko saioa eta, Hirikilabs hiri laborategiaren eskutik, koete estratosferiko bat nola egin, janaria hackeatu, hezkuntza materiak irekiak landu eta familian […]
‘Osorik da!’ lelopean, Durangoko Azokaren 54. edizioa abian da. Landako Gunea jendez lepo dago, gaurko eguna ikasleen eguna izanik beraientzako antolatutako ekitaldiak izan dira nagusi. Goizean Ahotsenean instrumentuak egiteko aukera izan dute baita liburuak nola editatzen diren ikasteko aukera. Bertatik bertara ibili gara gaztetxoekin hitz egiten. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Durango_2019/191205_Ikaleak_intrumentuak_liburuak.mp3 Deskargatu hemen.
Goizeko 10:30etan hasi da Durangoko 54. Azoka. Aurtengo leloa “Osorik da!” hamaika dira batzen diren emozioak, esperientziak eta bizipenak. Aurtengo nobedadeak Ioar Oteizak ekarri dizkigu Durangoko azokako komunikazio arduradunak. Lehengo aipaztekoa landako guneko saltokien aldaketa. Aurten ere aurreko urteetan bezala egitaraua guneetan banatuta egongo da, Areto Nagusia, Gogoetaren plaza, Ahotsenea, […]
