Ez du etenik bertsoak Potto saioan. Gaurkoan ere prosa eta kantua uztartu ditugu eta Eibar-Bilbo bidaia egin! Azaroaren hondarrean izan ziren bi saio aztertu ditugu eta bertso-kantuen aukeraketa diktatoriala eskaini. Azaroaren 24an, domekarekin, Eibarren izandako San Andres bertso-paper lehiaketaren jaialdian, kantuan izan ziren Champion Leagueko bertsolariak (Onintza Enbeita, Aitor Sarriegi, […]

Gaur eguerdian Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu bozeramaileek adierazpenak egin dituzte hedabideen aurrean, Gure Eskuren ikuspegia partekatzeko estatus berriaren inguruko lanketaz. Erabakitzeko eskubidea arautzeko “proposamen zehatzak” izatea “berri ona” dela uste du herri dinamikak. Era berean, nabarmendu du erabakitzeko eskubidea alboratzea “akats larria” litzatekeela. Eta, zentzu horretan, herritarren erabakitzeko gaitasuna […]

Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Frantzian pentsioen erreformaren harira izaten hari diren protestak izan dituzte hizpide, Pentsio erreforma, “aberatsen presidentearen protesten hauspoa. Jone Alastuei Uztarrozeko alkateari eginiko elkarrizketa komentatu digu. Bukatzeko nazioarteko gai baten inguruan jardun dugu, Hamar emakume hiltzen dituzte […]

Asteburu honetan ospatuko da BALA, Bilboko Arte liburu azoka, Ohiko formatuetatik haratago, liburuaren inguruko esperimentazioan eta ikerketa artistikoan sakontzen duten edizio-moduak biltzen dituen azoka. Kokapena izaten da BALA azokaren ezaugarrietako bat, Bilboko espazio ezberdinetatik pasa ostean aurten Boulevard tabernan izango da. XIX mendeko kafetegi mitikoak hartuko du azoka. Fanzinean, autoedizioak, […]

2018ko Bilboko Aste Nagusian hizkuntz eskubide urraketa pairatu zuen Arkaitz Zarragak udaltzain baten partetik. Jaien amaieran, desmuntaketa lanetan, Hau Pittu Hau konpartsako kide den Arkaitz gelditu egin zuen udaltzain batek, txosnagunetik ateratzerakoan. Udaltzaina gazteleraz zuzendu zitzaion, Arkaitzek euskaraz artatua izan zedin eskatu zion. Eskaeraren aurrean, bi isun jartzearekin egin zion […]