Gaurkoa Uribe kostako Hiruka aldizkariko errepasoa egin dugu Unai Brearekin batera. Abenduko zenbaki berezian Gabonetako pirotekniaren inguruan eginiko erreportajea ekarri digu. Laster entzungo dira bolanderak, txapliguak eta askotariko petardoak han eta hemen. Askok horietaz gozatuko dute, bolborazko artefaktu horiek sortzen dituzten argiek, soinuek, distirek eta txinpartek hipnotizatuta. Baina aldi berean, […]

Igandean  Olentzero eta Mari Domingirekin batera egoteko aukera izango dugu , “Olentzero jaia” ospatuko da  Bilboko Kafe Antzokian. Gabonak ate joka dabiltza eta horrekin batera, haur eta helduentzako egun bereziak antolatu dute Zaparra haur konpartsak eta kurkuluxetan ume guneak. Ospakizun honen helburua haurrek eta haien gurasoek une dibertigarri eta gozoa […]

Bilboko eragile eta elkarteen materiala eskuragarri egongo da beste urte batez Zirika Herri Guneko Herri dendan. Abenduaren 16tik urtarrilaren 4ra zabalik egongo da, goizez 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. 39 eragile eta elkarteren materialak daude salgai. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191217_ibai_zirika.mp3 Deskargatu hemen.

Ez dira gutxi gerrak eta eskubide urraketek eraginda jatorrizko herrialdeetatik ihes egin behar dutenak. Munduko populazioaren %3.5a soilik. Agian 272 milioi pertsona esanda agian, zifra hori are esanguratsuagoa bihurtzen da. Honakoa baita atzerrian bizi eta lanean diharduten migratzaileen kopurua Nazio Batuen Erakundearen arabera. NBEk 1999an deklaratu zuen, abenduak 18a, Migratzaileen […]