Gaurkoan Uribe kostako Hiruka aldizkariarekin bat egin dugu, Abenduak 3 euskararen eguna izan dute hizpide abenduko zenbakian. Zer aukera du eskualde honetan euskaraz bizi gura duenak? Galdera horri tiraka erreportajea egin dute.  Erantzuna atsekabetzeko modukoa izan da, baina itxaropen apur bat pizten dute gure hizkuntzari lehentasuna ematen dioten ekimen ugarik. […]

Sega Sound killers taldea dugu gaurkoan. Lehenengo diskoa du esku tartean sei kanturekin datoz ,Matxet batu zaigu irratira. Talde ezberdinetan ibilitakoa da, baina oraingoan beste kide batzuekin batu eta musika elektronikora hurbildu da.  Elektronikoa bada soinua kutsu rock-eroa ere bada. Hizkuntzari dagokionez ingelesa eta euskaraz kantatzen dute. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191203_sega_sound_killers.mp3 Deskargatu hemen.

Elhuyarrek itzultzaile automatiko eleaniztuna sortu du. Erreminta berri hau adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritzen da eta euskera ezagutu aparte, gazteleraz, frantsesez, galegoz eta katalanez ere erabili ahalko da. Doan erabili daiteke eta ordenagailurako eta mugikorretarako eskuragarri dago azaroaren 27tik. Itzultzailea ordenagailuan erabiltzeko Interneten bilatu beharko da itzultzailea.eus eta weborrialde […]

Alex Txikon alpinistaren eskutik Everesteko gailurrera daramatza irakurleak Unai Ormaetxeak. Atzo aurkeztu zuten Sua argitaletxeak ekoiztutako Mundu bat motxilan liburua, zeinak Txikonen espedizioaren nondik norakoak erakusten dituen, negu gorrian, -60ºko tenperaturan, eta oxigeno barik. Aurretik, munduko gailurrera igotzeko bi saiakera egin ostean, hirugarrengo hartan baldintza eskasenetan Everesteko tontorra ukitzera iritsi […]